Miren Josune Ariztondok,
Kulturako foru diputatuak eta Batzar Nagusietako Eusko eta Kultura Batzordekiak gaur goizean
jakinarazi duenez,
Bilboko Itsas Museoak milioi bat eta erdi euro baino gehiago inbertituko ditu
Antxustegi itsasontzi ondarrutarra berrizten. Zehatz esanda,
1.534.423 € inbertitu dira
Antxustegi berreskuratu, mantendu eta agerian jartzeko.
Kulturako foru diputatuak
Antxustegiren eta Itsas Museoaren kasuan
Antxustegi ontzia berreraikitzen eta zabaltzen 1.500.000 euro baino gehiago inbertitu dituela gogora ekarri du eta, “Itsas Museoaren kasuan, Bizkaiko Foru Aldundiak ontzi hori sortu zenetik 3 milioi euro baino gehiago eman dituela”.
1959. urtean Ondarroako ontzioletan
eraikitako egurrezko Antxustegi ontzia Itsas Museoko dike lehorrean egon da 2003 urteaz geroztik. Gaur egun, ontziaren narriadura kontuan hartuta eta gain hartu ezin den konponketa-kostua ikusirik,
Itsas Museoko Patronatuak ontziari baja ematea eta kanpoko erakusketatik kentzea erabaki zuen 2014ko maiatzaren 14an.
Antxustegi ontziak arrantzarako tresnak eta ontzigaineko gainontzeko elementuak falta zituela esan du Ariztondok
Ariztondok gogora ekarri du ontzia 1997an dohaintzan eman zitzaiola Itsas Museoari agiri bat gehituta. “Agiri horretan ez zen mantentzeari lotutako klausularik jaso eta
Antxustegi ontziak aurretik zenbait herri-administrazioaren laguntzak jaso zituela aipatu zen, flota murrizteagatik emandako kalte-ordain gisa”, esan dute Aldunditik. Kulturako foru diputatuak haren mintzaldian gogora ekarri du dohaintza gauzatu zenean ontzitik propultsio-motorra eta bi ekipo elektrogeneo kendu zirela, emaileek hala eskatuta. Atunontzia museora heldu zenean, ontziak arrantzarako tresnak eta ontzigaineko gainontzeko elementuak falta zituela esan dute Aldunditik, “ezta ontziko gobernu-elementuak ere”, gaineratu dute. Ariztondok zehaztu duenez, “zubian ez zegoen ezer, ezta antenarik ere. Elementu horiek guztiek ondare bere balio etnografikoa dute”. Ariztondok gaineratu duenez, ontzia museoaren jabetzako elementuekin hornitu zen; “ontziaren barrualdera egindako bisitaldiek lortu nahi zen balio didaktikoa izan zezaten”.
Museoan ikusgai jarri aurretik lehen konponketak Barakaldoko Udaleko Inguralde Eskola Tailerrean egin zitzaizkiola argitu du Aldundiak. Handik, ontzia Axpe Udondora eraman zen. Hondakinak garbitzeko lanak eta gero, 2002an berreraikuntza tipologikoa egin zen Bermeoko Mendieta ontziolan. Bizkaiko Foru Aldundiak 180.000 euroko aparteko ekarpena egin zuen. Kroskoaren eta ontzigainaren % 90 berreraiki zen, ukolako egurra kendu eta pinu-egurra jarri zen. Zubian altzairu galbanizatuzko xaflak kendu eta beste berri batzuk jarri ziren (hasierako diseinuaren desberdinak).
Aldundiaren esanetan, 2009an ontziaren popa konpondu, ontzia oso-osorik margotu eta hasierako ontzigaina ordezkatu zen
2003an Antxustegi Itsas Museoko dike lehorrera eraman zen eta bertan ikusgai jarri zen, aurretik aldundiak berreskuratuta (lan horietan 902.000 € inbertitu zituen). Mendieta ontziolan egindako lanak amaitzeaz Itsas Museoa arduratu zen. “Ontziari falta zitzaizkion piezak jarri zizkion -pieza horietako batzuk museoaren bildumako elementuak dira- eta ontziaren barrualdea egokitu zuten bertan erakusketa txiki bat egin ahal izateko. Mantentze-lanak Peñascal Fundazioaren lankidetzarekin eta museoko giza- eta ekonomia-baliabideekin egin dira. 2009an, adibidez, popa konpondu zen, ontzia oso-osorik margotu zen eta hasierako ontzigaina ordezkatu zen, erakundeetako ekarpenak nabarmen murrizten hasi zirenean eta, hala, museoarentzako urterik zailenak hasi ziren”, azaldu du Ariztondok. Horrez gain, Miren Josune Ariztondo
Antxustegi ontzian egindako esku-hartzeek, dohaintza gauzatzerakoan ontziak zuen egoera txarra zela-eta, “ontziaren ondare-balioa gutxitu dutela”, esan du. “Dike lehorreko kokapenak -museoko ontzien bildumarako posible den bakarrak- larriagotu egin du haren egoera eta agerian jarri du, 17 urteren ostean,
esku-hartze berri batek ez duela kontserbazioa konponduko,
egurrak bizitza-ziklo mugatua duela aintzat hartuta, are gehiago egurats zabalean badago, halaxe dago”, gogora ekarri du Kulturako foru diputatuak.
Museoko patronatuak 2014ko maiatzaren 14an Antxustegiri baja eman eta bildumatik kentzea erabaki zuen aho batez
Egoera horren aurrean, Itsas Museoko Patronatuak hainbat aukera aztertu dituela argitu du Ariztondok. Museoko patronatuak 2014ko maiatzaren 14an
Antxustegiri baja ematea eta bildumatik kentzea erabaki zuen aho batez . “Ontziak itsas museoan eman dituen 17 urteetan aipatu museoak egindako konponketa- eta hobekuntza-lanek, baita museoak jarritako elementu etnografikoek eta bideratutako ontzirako sarbideek ere, aukera eman dute ikusgai egoteko eta barrualdean bisitaldi didaktikoak antolatzeko.
Ontzia egurrezkoa da eta materiala narriatu egin da, ez du konponbiderik“.
Ontziarten “egoera txarra” kontuan hartuta, Museoko Patronatuak “segurtasun faltagatik” barrurako sarbidea itxi du
Horrez gain, ontziaren “egoera txarra” kontuan hartuta, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko Patronatuak “segurtasun falta” baloratu egin du.Hori dela eta, barrurako sarbidea itxi egin du. Ariztondok, haren mintzaldian, kultura-ondarearen ikuspegitik
Antxustegik ez dituela “hasierako elementu tekniko eta etnografikoak” gogora ekarri du. Itsas Museoak, itsas- eta etnografia-ondareari dagokionez, “halako ontzien ondare-balioaren eta horiek berreskuratu, kontserbatu eta babesteko beharrezko baldintzen inguruko azterlan zehatza egin du eta egiaztatu du Bizkaian garai eta izaera bereko beste ontzi batzuk egon badaudela, kultura-transmisiorako kokapen eta kontserbazio-baldintza hobeagoekin” esan du .
[Elkarrizketa] Sabin Antxustegi eta Xabier Laka