Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Castro epaileak etxe kartzela ukatu dio Ibon Iparragirre larriki gaixo dagoen preso ondarrutarrari

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Ondarroa
2014/09/29
Iparra Galdu Baik plataformak eta oro har, herritarrek behin eta berriro eskatu badute ere, Espainiako Auzitegi Nazionaleko espetxe zaintzarako epaile Jose Luis de Castro Antoniok etxe kartzela egiteko aukera ukatu dio larriki gaixo dagoen preso politiko ondarrutarrari. Ane Ituño Iparragirreren abokatuak ere albiestea baieztatu dio HITZAri. “Iparragirreri ukatu egin diote lehengo espetxealdi arindura bueltatzea”. De Castrok sinatutako epaiaren arabera, Iparragirrek ez ditu etxe kartzela betetzeko baldintzak betetzen. Egoera horren aurrean, larriki gaixo dagoen preso politikoaren abokatuak ondokoa adierazi du:”HIESA duela egia da eta ukaezina da. Mediku ezberdinek egindako diagnosien arabera, gaixotasun oso larria eta sendaezina da. Horren arabera, medikuek diote, presoaren osasun egoera egonkorra dela eta espetxean bizitza normal bat egiteko gai izango zela. Argudio horregatik ez diote onartu 100.2 artikulua. Dena dela, De Castrok onartutako txostenaren azken ahapaldian, Ibon Iparragirreren egoerak okerrera egingo balu, egoera berriro aztertuko dute”.
De Castroren erabakiaren arabera, Ibon Iparragirrek ez ditu etxe kartzela betetzeko baldintzak betetzen; presoaren osasun egoerak okerrera egiten badu, haren egoera berriro aztertuko dutela dio txostenak
Albistearen harira, helegitea jartzea aztertzen ari dira preso politiko ondarrutarraren abokatuak. “Helegite ezberdinen arabera emaitza bat edo beste lortu ahal dira eta ondorioz, helegite eraginkorrena jartzeko ari gara egoera aztertzen”. Helegitea jartzeko hiru egun dute abokatuek.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Larriki gaixo dauden presoen etxeratzea eskatzeko ekainean Ondarroan egindako manifestazio nazionala

Angelita Burgoa Ibon Iparragirreren ama “oso kezkatuta” dago. “Ez gaude bat ere ados De Castrok hartutako erabakiagaz. Batez ere, ez medikuek ez abokatuek, ez dute hartu kontuan nire semeak duen arazo neurologikoa. Ibonek duen gaitz neurologikoa oso handia da eta nik, ama modura, uste dut errekurtsoa horren inguruan egin beharko litzatekeela”. Burgoaren arabera, Ibon Iparragirreri egindako “erresonantzia magnetikoa ez dute kontuan ere eduki”.
Angelita Burgoa Ibon Iparragirreren amak esan du erabakia hartzeko presoari egindako erresonantzia magnetikoa ez dutela aintzat hartu
Iparra Galdu Baik plataformak jakitera eman duenez, zapatu honetarako [urriak 4] Navalcarnerora joateko deiak bere horretan jarraitzen du, “hara joateko inoiz baino arrazoi gehiago” daudelako. Beste alde betetik, Etxeratek gai honen inguruko irakurketa bihar kaleratuko duela iragarri du; 13:00etarako zabalduko dute irakurketa. Elkarteak gogora ekarri du, 100.2 artikuluak espetxealdi arindua aurreikusten duela larriki gaixo dauden presoentzat. Bai eta, Iparragirre espetxealdi arinduan zegoela berriro espetxeratua izan zen arte. Joan den astean Ibon Iparragirreren amak oraindik ez zuen inolako erantzunik. Horrenbestez, ez zekiten Iparragirreri 100.2 artikulua ezarriko zioten ala ez. Egoera gehiegi luzatzen ari zenez, aurreko barikuan [irailak 19] kartzelan semeagaz bisita zuela aprobetxatuta, Ibon Iparragirreren amak Espetxe Zaintzako bulegoan bertan agertzea erabaki zuen, atzerapenaren zergatia jakitera. De Castroren idazkariak epailea “oso lanpetuta” zegoela eta, ezin izango zuela atenditu esan zion Angelita Burgoari, Ibon Iparragirreren amari. Horrenbestez, datuak hartu, eta erabakiren bat zutenean, deituko ziotela esan zioten Ibon Iparragirreren amari. Egunak pasa ziren, baina ez zuten telefono deirik ere jaso. Horrela ba, zer edo zer jakin arte, Iparragirreren amak Castrogaz batzartzeko jarrera irmoa hartu zuen joan de astean. Barikuan De Castroren bulegoan aurkeztu zen Burgoa. Eta harek gaur, 13:30etik aurrera, erabakiaren berri jakingo zuela esan zion.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.