Aurreko astean epaitu zuten Uranga. Hainbat herritarrek babesa eman zioten
Gaur [urriak 31] goizean Urangaren abokatuak senideei sententziaren berri eman diote. Aurreko astean, urriaren 23an, San Fernando de Henares herrian, Espainiako Auzitegi Nazionalak bertan dituen (Madril, Espainia) epaitegi berrietan epaitu zuten preso politiko ondarrutarra. Fiskaltzak zazpi urteko kartzela zigorra eskatzen zituen “ETAri laguntza ematea” leporatuta.
Urangaren senitartekoek lasaiago agertu dira epaiaren berri jakin ostean. “Data bat jakin ostean pozik gaude, eta bera Kemen ere bai”, adierazi dute bere senitartekoek. Bi urte baino gehiago daramatza kartzelan, 2012ko abuztuaren 8an espetxeratu zuten.
Gaur egun, Alcala Meco (Madril, Espainia) kartzelan dago. “Orain momentuan ez dakigu kartzelaz aldatuko baduten ala ez. Normalean sententziaren zain dituztenak kartzela batean egoten dira, eta gero, kartzelaz aldatu ohi dituzte. Baina, Kemenen kasuan ze erabaki hartuko duten, ikusi egin beharko da. Hori espetxe zuzendaritzaren kontua baita. Urruntzen ez duten bitartean, gu pozik”.