Lokala epe mugarik gabe ematea erabaki du Mutrikuko Udalak. “Beharra dagoela ikusi dugu, eta udalak mutrikuarren kezka jaso du. Eskaera horren aurrean aukera zegoela ikusi, eta proiektua aurrera eramatea erabaki dugu. Ez dugu pentsatzen arazo honekin amaituko dugunik, eta beti egongo da honetarako beharra”, azaldu du Arrate Uranga Mutrikuko Politika Sozialeko buruak.
Alzheimerra dutenen familiei laguntza ematea berebiziko garrantzia duela azpimarratu du Koldo Aulestia AFAGI (Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartea) presidenteak. “Ahalik eta herri gehienetara hurbiltzea beharrezkoa da. Orain arte, Debabarrenako zerbitzua Eibarren izan dugu. Felix Peñaren lanari esker, Mutrikuri ere bultzadatxo bat eman, eta zerbitzua martxan ipintzea erabaki dugu bertoko jendearen eta udalaren interesa ikusi ondoren”.
Koldo Aulesti, Arrate Uranga eta Joseba Palenzuela
Eibarren orain arte egin izan ohi duten modura, Mutrikun ere, ordu eta erdiko arreta eskainiko diote familia bakoitzari. Zerbitzuaz baliatu nahi duten guztiek, hitzordua aldez aurretik eskatu beharko dute 943 29 71 18 telefonora deituta edota afagi@afagi.org posta elektronikora idatzita. Familia bakoitza bakarka hartuko dela gogora ekarri du Aulestiak.
Herritarrek egindako eskaria
Joseba Palenzuela Mutrikuko alkateak alzheimerra dutenen familiei eskerrak eman nahi izan die lokalaren aurkezpenean. Batez ere ere Felix Peña herritarri, udal taldeari hainbat alditan eskaera egiteagatik. “Herri mailan burutzen ari den lana eskertzekoa da. Guretzat pozgarria da zuen lana erraztea. Arazoa ez da zuena, Mutriku osoarena baizik”.
Alkateak mutrikuar guztien izenean AFAGI elkarteari ere eskerrak eman nahi izan dizkio Mutrikun zerbitzua martxan ipintzeagatik. “Zerbitzua Eibartik Mutrikura ekartzea guretzako aurrerapausu handia da. Ordubeteko bidaia saihestea asko da herritarrentzako”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.