700 orriko liburua da eta Euskal Memoria Fundazioak aurkeztu du. Liburuak, oro har, “estatuaren terrorismoak Euskal Herrian eragindako gertaerak” jasotzen ditu. Eta liburu osoatzeko jende asko eta askok parte hartu du. Parte hartu duten horien artean daude Ondarruko bizilagun Angel Etxaniz zenaren senideek. Eurekin batera, beste hainbat izen ezagun egon dire argitalpenaren atzean: Joxean Agirre, Paul Asensio, Iñaki Egaña, Joxerra Bustillo…
Amaia eta Aiora Etxaniz ondarrutarrak, liburuaren aurkezpen ekitaldian.
Liburuaren aurkezpenean, Eugenio Etxebestek esan zuen Euskal Herriaren aurka egiteko Espainiak estatu terrorismoa erabili izan duela. “Estatuaren terrorismoa disidentzia eta subertsioa borrokatzeko modurik eraginkorrena“ dela azpimarratu zuen.