Udal euskaltegiaren sarrera, Sabanika kalean
Mutrikuko Udalak jakitera eman duenez, aurten ere, euskara ikasi edo alfabetatu nahi dutenei laguntza eskaintzen jarraituko du. Udalak, besteak beste, bi laguntza emango ditu: alde batetik, udal euskaltegian ikasteagatik, eta beste alde batetik, udal euskaltegietatik kanpo ikasteagatik.
Luardo Etxeko
udal euskaltegian ikasten ari diren mutrikuar guztiek laguntzak jasoko dituztela nabarmendu du udalak. Laguntzak euskaltegian bertan bideratuko dira, barne beka-sistema bidez.
Udal euskaltegian ikasten ari diren erroldatutako mutrikuarrek ikastaroaren erdia bueltan jasoko dute, baldin eta baldintza batzuk betetzen badituzte. Honako baldintza hauek bete beharko dituzte, hurrenez hurren: asistentzia %80 edo handiagoa izan beharko da, ikastaroa amaitu egin behar da eta gutxieneko errendimendu bat erakutsi behar da (urrats bat gaindituta, esate baterako).
Era berean, langabetuek, ikasleek, erretiratuek eta 12 urtetik beherako haurrak dituztenek, ordea, matrikularen erdia ordainduko dute hasieratik.
Horrez gain, ikasturtea irailean hasi bazen ere, urtarrilean martxan dauden taldeetan izena emateko aukera dagoela jakinarazi du udalak. “Urtarrilean izena ematen dutenek ez dute urte guztiko matrikula ordaindu beharko”.
Luardo Etxea
Berrikuntzak
Aurten, gainera, berrikuntzak daudela iragarri du udalak. Modu honetara, udal euskaltegitik kanpo ikasi beharra duten mutrikuarrentzat ere laguntzak egongo dira. “Udal euskaltegia izan beharko da lehen aukera, beti. Baina ez dugu nahi bertan taldea sortu ezin izanagatik ikasleren bat euskara ikasi gabe gelditzea. Horregatik eskainiko ditu udalak diru laguntza berri horiek”, azaldu du Joakin LarraƱaga euskara zinegotziak.
Honako bi egoeratan daudenek jasoko dituzte laguntzak. Alde batetik, udal euskaltegian izena eman baina eskatutako ikastaroa atera ez zaienei, eta, bestetik, nahitaez kanpoko euskaltegi batetara joan direnei (kanpoan ikasten daudelako, adibidez). Jasoko duten laguntza ez da ordainduko dutenaren araberakoa izango, udal euskategiko prezioen araberakoa baizik (1,15 euro ordua).
Eskaera Mutrikuko udaletxean bertan egin beharko da urtarrilaren 31 baino lehen. Eskaera-orriak udaletxeko harreran edo
udaletxeko webgunean jaso daitezke.