

GERNIKA-LUMO // Gure Esku Dago dinamikak antolatuta, horren sorrera eta erabakitzeko eskubidearen inguruko gako nagusiak ardatz dituen hausnarketa da Jostunak. Bihar proiektatuko dute, 19:30ean, Astran. Batetik, ekainaren 8ko giza katearen prozesua kon...

Herritarrek Goiko Plazako Kabidxe erreferentziazko gune soziala ezagutzea gura dute gunea erabiltzen duten taldeek. Hala, gaur arratsaldean, ateak irekiko dituzte, eta talde bakoitzak bere burua aurkezteaz gain, musika eta jan-edana ere egongo direla a...

Bermeoaldeko Behargintzak enplegu jardunaldiak antolatu ditu otsailerako. Aipatu jardunaldiak langabetuei zuzenduta daude, eta horien bitartez, lana bilatzeko prozesuan laguntza eta aholkularitza eskaini gura die.Behargintzak jakinarazi duenez, enplegu...

Ekainaren 10etik 14ra lehiatuko da emakumeen proba handia. Guztira bost saio egingo dituzte txirrindulariek. Markina-Xemeinen hasi eta amaituko da azken etapaEuskal Emakumeen 28. Bira Lea-Artibain amaituko da ekainean. Birako antolatzaileek jakitera em...

Biharko eta etzirako hainbat jarduera antolatu ditu Madariaga Dorretxeak. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izenaOtsailaren 2a Hezeguneen Mundu Mailako Eguna izango da, eta eskualdean ere gogoan izango dute egun hori.Hain zuzen, B...

Iazkoagaz alderatuta, 40 postu gorago sailkatu da aurten Txomin Arana (Ereño, 1985) Dakarrean: 16. postuan. Ingurukoen laguntza barik ezinezkoa litzatekeela dio.Zelan baloratuko zenuke aurtengo Dakarra?Pentsatzen nuena baino askoz hobeto atera zait az...

Bihar hasiko da martxan batel liga. Hain zuzen ere, Bizkaiko arraunlariek Sestaon eta Gipuzkoakoek Donostian hasiko dute denboraldia.Goiztiarrenak gipuzkoarrak izango dira. Lehen jardunaldia, berez, urtarrilaren 18an jokatu behar zuten, baina eguraldi ...

Ondarroako Etxelilak eta Udal Berdintasun Sailak Feminismo beltza ikastaroa eskainiko du gaur eta bihar, Jeanne Roland Dacougna Minkette Garaipen elkarteko feminista senegaldarraren eskutik. Ikastaroan parte hartzeko aurretik izena eman behar da (94-61...

Bermeoko Udalean Juan Karlos Goienetxeak utzitako lekua Ana Tere Bengoetxeak hartu du. Joan den asteko egueneko osoko bilkuran izendatu zuten Bermeoko Udaleko Bilduko zinegotzi. Bengoetxea izango da aurrerantzean Gizarte Ongizateko, Kirol Patronatuko e...