2 eta 6 urte bitarteko umeen gurasoei zuzendutako ikastaroa antolatu du Lea-Artibai Amankomunazgoak
Ikastaroa sarearen bidez emango du Amankomunazgoak. Funtsean, familia hazkuntza eta hezkuntza dira jorratuko diren gaiak. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 30a da. Ikastaroaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuak Lea-Artibai Amankomunazgora joan ahal dira, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara. Kontsultak telefonoz ere egin ahal dira (94-616 90 78) baita posta elektronikoz ere (prebentzioa@lea-artibai.org).