Donostiako manifestazioa. Argazkia: Irutxuloko hitza
Aurreko astelehenean egin zen polizia operazioari erantzuna eman zioten milaka euskal herritarrek zapatuan. 17:00etan, Donostiako Antigua auzoko tuneletik ateratzekoa zen manifestazioa, baina ia ordu erdi beranduago atera zen
Giza eskubideak. Bakea. Konponbidea lelopean antolatu zen martxa.
Zapatuko manifestazioan bildu zen dirua, gainera, Sare herri plataformari laguntzeko izan zen. Izan ere, urtarrilaren 10eko manifestazioan batutako diru guztia Guardia Zibilak konfiskatuta eraman zuen.
Hainbat sindikatu eta gizarte erakundek bat egin zuten zapatuko martxagaz. Guztira 28 zeuden deitzaleen artean: Sortu, EA, Aralar, Alternatiba, Lokarri, Etxerat, ELA eta LAB. EAJk, ostera, ez zuen deialdia babestu.