Lekeitioko Udalak erantzukizunak eskatuko dizkio Garbiker enpresari
Joan den aste osoan plastikozko edukiontziak ez zituztela jaso jakitera eman du udalak, eta Lea-Artibai Amankomunazgoagaz harremanetan jarri dira gaia argitzeko. “Denboralearen ondorioz edo, azalpenik ez bai dugu jaso enpresatik, ez dira eskualde osoko edukiontziak jasotzera etorri eta horrek arazoak sortu ditu Ondarroa, Ispaster eta Lekeition bereziki”, azaldu dute.
Gaur bilera izango dute Lea-Artibai Amankomunazgoa osatzen duten herriak, eta bertan, Lekeitioko Udalak, berriro ere antzeko kasuren bat gertatuz gero, edukiontziak jasotzeko ordezko plangintza bat ezartzea proposatuko du.