Berriatuko EH Bilduk hauteskundeen inguruko aurkezpena egingo du martxoaren 21ean
Martxoaren 21erako deialdia herritar guztiei egin diete eta hitzordua 12:00etan jarri dute, bideo gelan. Besteak beste, batzarrean hauteskundeetako programa aurkeztu eta zinegotzien zerrenda argitaratuko dute.
Behin aurkezpen ekitaldia amaituta, luntxa egongo da.
Horrez gain, Berriatuko EH Bilduko ordezkariek jakitera eman dute herritarrek haurtzaindegi zerbitzua egongo dela. “Denak daude gonbidatuta. Animatu eta etorri!”, gaineratu dute.