Azken kronika: Ametsak
Ametsa egi bihurtu eta etxeko sofan eserita dena polita ikusten da.
Burura datozkit mikrofonotik «Buenos dias titanes» esanez esnatzen gintuzten uneak, kuloteak eta ipurdia baselinaz bete eta jansten genituenak…
GPSari begira ere ordu batzuk pasa genituen, bai eta egarriari aurre egin nahi genionean boteila txikiko ur beroari trago edarrak eman ere.
Helmuga pasa eta segidako mahai inguruak, egunero menu berarekin: arroz zuria, arroz zuria, arroz zuria.
Arratsaldeetan jendearen atzera aurrerak, eskuan ur botila hartuta. Batzuen ura laranja kolorekoa, horiek ezagunagoak nituen, erizaindegian egiten genuen-eta topo.
Eguzkiak indarra galtzen zuenekoa, bizikletak puntuan jartzeko aprobetxatzen genuena. Bai eta afaldu aurreko brifing-ak eta afaldu osteko tertuliak.
Lokartu aurreko hausnarketak, hurrengo egunari begira, basamortuak sorpresa ugari gordetzen bait ditu kilometro luzeetan, metro gutxitan.
Ametsa gauzatuta, amets berriak amesteko garaia da berriro.
Ordurarte Txaka