Etxeratek jakinarazi duenez, Zigor anaiari kartzelan bertan bisita ukatu ostean azalpenak eskatu eta gero jipoitu zuten espetxeko funtzionarioek Ibon Goieaskoetxea. Apiril bukaeran erasotu zuten. Anaiak espetxera arteko bidaia egin ostean, sei hilabeteko debekua duela jakinarazi zioten. Etxeraten arabera, presoak hori bidegabea zela esan zien funtzionarioei, “lasaitasunez”, eta onartezina zela horrelako “eraso zuzena”. Protesta moduan ziegara bere borondatez igoko zela adierazi zuen Goieaskoetxeak.
Miaketa gelan eraso zuten presoa. Miaketa gelan topatutako zegoen pertsona baten “urduritasun nabariak” eta ateko leihatilatik kartzelako zuzendaria eta beste lau langile begira egoteak Goieaskoetxea kezkaren “alarma gorria” piztu zuten. Ostikoak eta buru atzean kolpeak jaso zituela salatu du presoak, lepotik eta bizkarretik lurraren kontra indarrez heldurik zutela, baita esku zein besoak bihurritu zizkiotela. Ziegara eskuburdinekin eraman eta bertan ere jipoitu zutela salatu du. Erasoak odoletan utzi zuen. Zutitzeko zailtasunak buruarekin pareta jotzera eraman zuen, lurrera eroriz. Ondorioz, bizkar eta sorbaldan ubeldurak sortu zitzaizkion presoari, baita bekokian kolpea eta ebakiak, Etxeraten arabera.
Ostikoak eta buru atzean kolpeak jaso zituela salatu du presoak, lepotik eta bizkarretik lurraren kontra indarrez heldurik zutela, baita esku zein besoak bihurritu zizkiotela.
Sei hilabeteko debekua
Martxoaren 9tik anaia ikusteko sei hilabeteko debekua ezarri diote Zigor Goieaskoetxeari. Bi anaiek elkar ikusteko debekuaren jatorria baina, oraindik ez zaie argitu Etxeraten arabera, ezta behar bezala jakinarazi ere. Dirudienez martxoan jazotako ustezko kontrol arrunt batean izan lezake jatorria, bai behintzat datei erreparatuta, haiei momentuan ezer jakinarazi ez bazieten ere. Martxoaren 7ko bisitan, Zigor ihesaldiak ekiditeko tinta ultravioletaz zikindu zen nahigabe anaiaren eskua ukitzerakoan, eta Ibonen identitatea barruan konprobatu arte atxiki zituzten anaia eta bere neska.
Etxeratek zer gertatu zen azaldu du: “Hatz marken bidez kartzelakoa Ibon bera zela egiaztatu eta bere horretan geratu zen afera, hasieran horrela pentsatu zutenez. Horren ondotik, Ibon deitu eta ihesaldi bat prestatzen ari ote zen esanez mehatxatu zuten kartzelan. Berak ezezkoa eman eta zuzendariarekin biltzeko eskatu zuen handik egun batzuetara, haren eta anaiaren aurka zeozer zegoen jakiteko. Ezetz erantzun zioten”.
Martxo bukaeran, ordea, beste senitarteko bat ohartu zen Zigorren bisita txartelean zerbait gorriz idatzia zuen
post-it bat itsatsia zegoela. Ia zer zen galdetuta, funtzionarioek ez zioten erantzun. Horiek ikusita, apirileko 17ko bisita baino lau egun lehenago kartzelara hots egin zuen Zigorrek, haien kontra zerbait zegoen jakiteko. Lasai joateko erantzun zioten, tankerako ezer ez zutela jaso. Hara heltzean, ordea, baimenik ez zuela esan zioten, gerora sei hilabeteko debekua ezarrita zuela jakiteko, martxoaren 9tik irailaren 9ra, hain zuzen.
Martxo bukaeran, ordea, beste senitarteko bat ohartu zen Zigorren bisita txartelean zerbait gorriz idatzia zuen post-it bat itsatsia zegoela. Ia zer zen galdetuta, funtzionarioek ez zioten erantzun.
Hori baieztatzen zuen epaitegiko dokumentua eskatu zuen anaiak baina ukatu egin zioten, txosten baten azken orria baino ez zioten eman, momentuan boligrafoz gehitutako bere izen eta zigilu batekin. Hurrengo goizean berriz joan zen kartzelara, familiaren abokatuak faxa bidali ostean. Kartzelatik, ukatu egin zuten zerbait jaso izana eta arduradunarekin biltzea eragotzi zioten. Bost egun beranduago Ibon bere anaia jipoitu zuten. Duela pare bat urte Villefrancheko kartzelan ere eraso zuten beste preso batzuekin batera.
Bertsio kontrajarriak heldu zaizkie, orobat, Etxeratek salatu duenez. Alde batetik, kartzelak Zigorri jakinarazpen bat helarazi ziola esan zion, haren helbide zaharrera, baina. Hala izatekotan bueltan jaso behar izan zuten gutun hori, hartzailea ez topatzerakoan, baina ez da horrelakorik gertatu. Bestalde, kartzelako arduradunetako batek abisurik sekula ez dutela bidaltzen baieztatu zion Zigorri. Familiaren abokatuek idatzi bat helarazi diote prokuradoreari azalpenak eskatuz. Erantzunak jasotzerakoan baloratuko dute zer egin.
Fleury-ko espetxean dago baita ere
Xabier Aranburu ondarrutarra.
Andoni Lariz ziortza-bolibartarra han egon zen, baina gero
espetxez aldatu zuten.
Testua: BERRIA