Musika eskolako txikienek saioa eskainiko dute gaur, frontoian
Berriatuko Tarine udal musika eskolako txikinek euren egun handia edukiko dute gaur. Izan ere, gaur, Nire lehenengo emanaldia ekitaldia eskainiko dute lehenengo mailako ikasleek; 19:30ean hasiko da saioa, Mendibarren frontoian.Musika eskolakoek aurten ...
Musika eskolakoek aurten seigarren urtez egingo dute Nire lehenengo emanaldia ikuskizuna. Musikari txikienentzat publikoagaz egiten duten euren lehenego saioa izango da. «Eskolako txikienak dira, baina, aldi berean, artista handienak dira», azaldu dute Tarineko arduradunek.
Pianoko hiru ikaslek, trikitiko beste hiruk eta musika tailerrekoek parte hartuko dute ikuskizunean. Saioa eskolako ikasleek aurkeztuko dute, euren betiko pertsonaien azalean ipinita.
Emanaldia, entretenigarria
Tarineko arduradunen esanetan, emanaldia ez da luzea izango. «30 minutu inguru iraungo du saioak; entretenigarria izango da».
Ikasle txikienentzat lehenengo saioa bada ere, orokorrean ez direla oso urduri egoten azaldu dute musika eskolako irakasleek. «Umeak naturalak dira, eta modu horretan egiten dute saioa; polita izaten da».
Horrela ba, herritarrei, gaur Mendibarrenera gerturatzeko eta herriko artista txikienen saioagaz gozatzeko gonbitea egin nahi izan diete antolatzaileek.