Arriolaren hilketaren 40. urteurrena izan da aurten. “Herriak garai hartan zer gertatu zen gogoratu eta jakin dezan egin dugu omenaldia”, azaldu zuten Garraxikakoek. “Herritarra eta euskalduna izatea arrazoi nahikoa omen ziren, Estatuen handitasunean murgildutako harropuzkeriaz hurbildu eta tiro egiteko”.
Koldo Arriolari omenaldia, Maskulo Etxearen aurrean.
Arriolaren heriotza «kolpe ikaragarria eta samingarria» izan zen ondarrutarrentzat. 18 urteko gazte ondarrutarra Guardia Zibilaren kuartel aurrean hil zuten. «Imanol Oruemazagak bere hilketari buruzko testigantza liburua idatzi zuen, eta hark beti esan ohi du Arriola hil zuten tokian bertan plakaren bat ipini beharko litzatekeela”. Hala, hilketaren 40. urteurren plaka hori ipintzea pentsatu zuten Garraxikakoek.
Koldo Arriolari omenaldia, Maskulo Etxearen aurrean.
1975eko maiatzaren 23an, Koldo Arriola eta beste bi lagun 34 dantzatokira bidean zihoazela, Guardia Zibilaren kuartel aurretik igaro ziren, eta guardia zibil batek kuartelera sartzeko agindua eman zion Arriolari. Handik gutxira tiro bat entzun zen, eta lagunek espaloi gainean lurrean hiltzen ikusi zuten. Gurasoek ez zuten inoiz semeari gertatutakoari buruz erantzunik izan.
Omenaldian, salbuespen egoerak oraindik ere bere horretan jarraitzen duela azpimarratu zuten. Halaber, memoria historikorik zein politikorik gabeko herri zapalduak ez duela etorkizunik esan zuten. “Inoiz ez dezagun ahaztu kuartela zen horretan, guardia zibilek Koldo hil zutela, inoiz ahaztuko ez dugun lez, hainbat eta hainbat herritar torturatuak ere izan zirela, egoitza horren madarikazioaren bitartez herri honi izua sortu asmoz”.
Koldo Arriolaren omenezko plaka.
Koldo Arriolari omenaldia, Maskulo Etxearen aurrean.
Koldo Arriolari omenaldia, Maskulo Etxearen aurrean.