Iñaki Goioaga auzipetzeko eskatu dio Eloy Velascok Auzitegi Gorenari
Abokatu eta senataria ETAko kide izatearen akusaziopean inputatzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. 2009an atxilotu ostean, 2012an absolbitu egin zuten GoioagaEspainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascok Munitibarko bizilagu...
Abokatu eta senataria ETAko kide izatearen akusaziopean inputatzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. 2009an atxilotu ostean, 2012an absolbitu egin zuten Goioaga
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascok Munitibarko bizilagun Iñaki Goioaga auzipetzeko eskatu dio Auzitegi Gorenari. Hain zuzen ere, ETAko kide izatearen akusaziopean inputatzeko eskatu du. Velascok Gorenean aurkeztutako txostenaren arabera, espetxeetako frontea deritzonean aritu izan da Goioaga, abokatua dela baliatuta. Velascok dio ETA erakunde armatuaren agindupean aritu izan dela Munitibarko bizilaguna, bere lanagatik presoak bisitatu dituenean.2012ko irailean ere epaitu zuen Auzitegi Nazionalak, ETAri laguntza ematea leporatuta. Hain zuzen, 2007. urtean Huelvako espetxetik ihesaldi bat prestatu izana egotzi zioten gaur egun EH Bilduren senataria denari. Zehazki, Fernando Grande-Marlaskak agindutako polizia operazioan atxilotu zuten, 2009ko ekainaren 13an.
Urte eta erdi baino gehiago giltzapetuta egon ostean, 2011. urteko otsailean utzi zuten libre, 60.000 euroko bermea ordainduta.
Jorge Garcia presoa eta haren bikote Ana Pazegaz batera epaitu zuten, 2012ko irailean, eta akusazio horietatik absolbitu egin zituzten hirurak.
2015eko urtarrilean abokatuen kontra burututako Mate operazioan ere inputatu gisa agertzen zen Iñaki Goioaga.
Madrilen senataria denez, aforatu izaera dauka Iñaki Goioagak, eta Guardia Zibilak ez zuen urtarrileko polizia operazioan atxilotu.