Baieztatuta.
Ekainaren 27an ospatuko da
18. Zapato Azule Ondarroan.
Radixu Irratiak (105.5 FM) antolatzen duen jai ospetsurako atzera kontaketa martxan dago. Kolore biziz dator 18. Zapato Azuleko kartela. Eta jaia, beti bezain azul dator.
18. Zapato Azuleko kartela
Zapato Azulagaz batera,
Dinamartxa ere hortxe-hortxe dago. Dina Bilbao kirolari ondarrutarraren omenezko bizikleta edo mendi martxan
izena emateko epea ere zabaldu dute. Horretarako, herritarrek
hilaren 22an, 23an edo 24an izena eman ahalko dute,
19:00etatik 21:00etara, Jai Braian tabernan (Musika Plazan). Izen emateak
12 euro balio du;
kamiseta 13 eurotan egongo da salgai.
Dinamartxa bizikletan edo mendiz-mendi egin ahal da. Azken urteetan, gainera, mendiz mendi egin dutenak gehitzen joan dira.
Beste alde batetik, Kamiseta Azokan erakusmahaia eduki nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte izen ematerakoan. Izena emateko azken eguna ekainaren 12a da (barikua).
Parte hartzaileek,
ordainketa LuterL taldearen kontuan egin beharko du (3035-0021-11-0210018613 – Laboral Kutxa). “Ordainketa egiterakoan ez ahaztu zuen markaren izena jarri behar dela, erreferentzi legez”.
Mahaiak antolatzaileek jarriko dituztela iragarri dute eta parte hartzaileek euren erakusmahaiak apaintzeko edota txukuntzeko oihalak eraman ahalko dituzte.
Aurkezten diren kamiseten artean,
Kamiseta Azokako eta Ondarroako Kamiseta Onena sariak banatuko dira. Sariak azokako partaideek emandako botoekin aukeratzen dira. Saria sinbolikoa da: ziurtagiri bat eta marmolezko bolo txiki bat.
Ondarroako Udaleko Euskara Batzordeak, gainera, sari banaketa hori aprobetxatuko du
Ahuakemonala egitasmoako sketx lehiaketako sariak banatzeko.
Argibide gehiagorako edota zalantzak argitzeko:
94 6134 353 (inork hartzen ez badu, utzi mezua erantzungailuan) edo
685 769 783. Posta elektronikoa:
luterl@outlook.com