Urtebetean itxaroten egondako “zoritxarreko berria” heldu dela nabarmendu dute mutrikuarrek Zubixa herriko tabernaren aurrean. Zubixa ixtera datozela, eta Espainiako Auzitegi Gorenak aurreko eguenean [ekainak 18] berretsitako epaia ez dutela onartzen argi utzi dute. “Herriko tabernak defendatuko ditugu, eta defentsa horrekin bat egitera deitzen ditugu euskal herritarrak”.
Epaiak herriko tabernei ez eze, “euskal jendarte osoari” ere eraso egin diola salatu dute. “Herriko tabernen bueltan biltzen diren guztien eskubide zibil eta politikoak urratu direlako”.
Herritarrek Mutrikuko Zubixa aurrean egindako prentsaurrekoa
Tabernen itxierak, halaber, beste ondorio batzuk ere ekarriko dutela jakitera eman dute. Besteak beste, horietan lanean ari diren dozenaka langile lanpostu gabe geratuko dira. Horrez gain, herritarrentzako ere kalteak larriak izan daitezkeela diote, “herri antolakuntzaren eta ahaleginaren eredu dira herriko tabernak; kultur ekimenerako, eztabaida eta militantzai politikorako, herri mugimenduarentzako eta hamaika dinamikarako espazio irekiak dira. Hori da estatuak desagerrarazi nahi duena lapurretaren bidez”.
Egoera horri guztiari “nahikoa da” esateko ordua dela azpimarratu dute Zubixa ekimeneko kideek. Horretarako, zapatuan [ekainak 27] argazki erraldoia aterako dute Goiko Plazan, 13:30ean. “Eskubide zibil eta politikoen alde konpromiso gehiagorekin erantzun behar dugu. Herri honek argi adierazi du: guztiok bat eginda, ez dago geldiaraziko gaituen gobernu, polizia, epaile edo nekerik”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.