Amorotoko San Martin jaiak, jendetsuak
Egun berezia izan da gaurkoa [uztailak 6]. Urteetan mozorro lehiaketa egin eta gero, aurten, paella txapelketa antolatu dute herritarrek. Herritarrek herritarrentzat egindako eguna izan da, eta giro onagaz, plaza bete-bete egin da. Hamabi paella aurkeztu dira lehiaketara eta horien artean 11 zenbakiagaz aurkeztutako izan da onena. Baina lehen postua aitortzeaz gain, amorotarrek paellarik txarrena ere seinalatu dute: 10. zenbakiagaz aurkeztu dena.
Epaimahaia lehiaketara aurkeztutako taldeek osatu dute: talde bakoitzetik kide bat aukeratuta, besteen paellak dastatu eta puntuatu dituzte.
Behin onena eta txarrena zeintzuk izan diren aukeratu eta gero, bazkaltzen jarri dira guztiak, plazan. Eguzkitik babestuz, herritarrek giro onean jan dute. Ostean Xabat Galletebeitia eta BeƱat Ugartetxea bertsolariekin bertso jokoak egin dituzte. eta triki poteoagaz eta gaueko kontzertuekin, San Martin jaiak agurtu dituzte herritarrek.
Barikutik hasita
Herri txikia izanik, urtero jendetza biltzen dute Amorotoko San Martin jaiek. Eta aurten ere horixe bera gertatu da. Barikuan hasi ziren jaiak, Governors, Vendetta eta Esne Beltza taldeen kontzertuekin. Ikuskizunak frontoia jendez bete zuen eta herritarrekin batera, inguruko herrietako bizilagun asko eta asko egon ziren. Behin taldeen kontzertua amaitu eta gero, erromeria hasi zen, plazan.
Zapatua ere girotsua izan zen. Eguerdian Arta Nagusi taldearen dantza emanaldia ikusi ostean, asto triatloia egin zen arratsaldean. Eta Txerri saiheski hanburger pintxo dastaketa ostean.
Domeka hirugarren adinekoen bazkariagaz eta puzgarriekin zein apar festagaz girotu zuten herritarrek. Eta eguna txokolatadagaz amaitu.
[nggallery ID=269]