Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ondarroako Plaiko Zubia "egoera txarrean" dagoela diote adituek

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2015/11/04
Bizkaiko Foru Aldundiko adituek egindako txosten baten arabera, Ondarroako Plaiko Zubiaren egitura nahikoa kaltetuta dago. Hala, epe ertain batean igarobidearen egitura sendotzea gomendatu dute. Osterantzean, “egitura erortzeko zorian” egongo litzaketeela nabarmendu dute. “Zubiaren erabilerak epe motz batean ez dirudi arazorik emango duenik, baina kalteak konpondu eta oztopoak kentzea beharrezkoa da”. Zubia, berez, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan ireki nahi zen, baina bere egoera ikusirik, ez irekitzeko gomendatzen du txostenak.
Plaiko zubiaren ikuspegi orokorra

Plaiko zubiaren ikuspegi orokorra

Arkitektuek eta adituek zubira egindako bisitan hainbat akats eta kalte daudela ziurtatu dute. Alde batetik, Artibai ibaiko ertz bietan egin diren azken hirigintza lanek zubia irekitzea oztopatzen dutela ondorioztatu du txostenak. “Ibaiaren ezkerraldean dagoen Nafarroako Zumardiako (Alameda) igarobideak ezinezkoa du ustezko edozein mugimendu egitea, zubiaren alde horretako oina plazaren barruan txertatua dagoelako”. Adituek gaineratu dutenez, Artibai ibaiaren eskuineko ertzean ere, antzekoa gertatzen da. Bestalde, ugarrak janda dauden puntuak ere ugariak direla nabarmendu dute adituek. Kasu batzuetan, gainera, ugartze horiek oso larriak ere badirela dirote. Besteak beste, zubia irekitzen duten duten egitura xaretetan, materiala janda dago. Horrez gainera, beste gune batzuetan burdinak azala kenduta duela ere ohartarazi dute. Kalteak bistako tokietan ez eze, zubipean teorikoki babestura dauden tokietan ere aurkitu dituzte.
Zubipeko narriadura

Zubiaren azpiko aldea nahikoa hondatua dago. Ugertuta ageri dira pieza asko.

Oro har, zubia biratzeko elementuek narriadura handia agertzen dutela dio adituen txostenak. Zutarrietan agertzen diren makineriaren zirrituek, engranaje gurpilek eta gainontzeko elementuek zikintasun nabaria agertzen dutela deritzote. Besteak beste, nahikoa lur dago, eta bertan hainbat landare hazi ere egin dira. Horrez gainera, zubia babesten duen pinturak ere indarra galdu duela ikusi dute. “Berdez margoturiko igarobideko baranda eta horren azpiko inguruak izan ezik, beltzez margoturiko gainontzeko metalezko elementuek pinturak ematen dien babesa galdu dute”.
Landareak engranatzeetan

Landareak engranatzeetan hazita

Kalte nabarmenak eguraldiak berak eragin dituela ondorioztatu dute adituek. Hala, zubia ugertzea bertoko hezetasunak eraginda dagoela nabarmendu dute. Are gehiago, ugertze prozesu hori, kresalak areagotu egin duela dio txosten teknikoak. Zubian egin beharreko mantentze lanak ere beharrezkoak baino gutxiago izan direla dio txostenak. Batez ere, paralela irekitzen eta ixten duten mekanismoetan ez direla nahikoak izan deritzote. Udalak, azkenekoz, 2009. urtean egin zituen mantentze lanak, baina horiek ezer gutxi konpondu zutela azpimarratu dute. “Ez zen egitura babesteko behar handirik egin. Oholak aldatu eta barandak konpondu ziren bakarrik. Hain zuzen ere, herritarrek istripurik ez edukitzeko haina lan egin ziren, besterik ez”. Era berean, ibaiaren bi ertzetan egin diren lanek ere, zubiaren gaur egungo egoeran bere eragina izan dutela diote. “Batez ere ezkerreko aldean ikusten dugu arazorik gehien. Alamedan egindako lanek pasarelaren abiatzea ganoraz egiteko aukera galarazi dute”.
Alamedako sarrera

Alamedako sarrera

Hartara, eta etorkizunean zubia martxan ipintzeko aukera galdu nahi ez baldin bada behintzat, hainbat neurri hartzea gomendagarria dela adierazi dute. Alde batetik, bira egiteko mekanismo guztiak zaharberritu beharko lirateke. Bestetik, ibaiaren ertz bietako oinak lehen zeuden erara uztea gomendatu dute, eta aldi berean, biraketa galarazten duten elementu guztiak kentzea.      

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.