Iñaki Antiguedad
Izena: Iñaki.
Abizenak: Antiguedad Auzmendi.
Jaioterria: Bilbo.
Bizilekua: Ispaster.
Alderdia: EH Bildu. Kongresurako bosgarren hautagaia da, Bizkaitik.
Adina: 60 urte (1955ean jaioa).
Ikasketak: Euskal Herriko Unibertsitateko Hidrogeologia Katedraduna da. Ingurumenaren kontuetan aditua.
Ibilbide politikoa: Herri Batasuneko parlamentaria izan zen 1990ean. Ondoren, 1995 eta 1997 bitartean, Bizkaiko legebiltzarrean batzarkide izan zen. 1998an Gasteizko Legebiltzarrera itzuli zen, orduan atxilotutako Tasio Erkizia ordezkatzera. Hurrengo legealdian, seigarrenean, biltzarkide hautatua izan zen Euskal Herritarrok alderdiaren zerrendetan.
2004an, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoretzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina Juan Ignacio Pérez Iglesias izan zen errektore hautetsia.
2011n, Espainiako Gorteetako diputatu hautetsi zuten Bizkaitik. Legealdiaren hasieran, Antiguedadek uko egin zion diputatu gisa zegokion soldatari, EHUko irakasle lanpostua zuelako. Hala ere, 2012an, Espainiako Gorteetako Diputatuaren Estatutuaren batzordeak ebatzi zuen bi lan horiek ez zirela bateragarriak, nahiz eta beste hainbat diputaturi bi lan edo gehiago (eta bi soldata edo gehiago) bateratzea onartua zien. Horrenbestez, Antiguedadek diputatu kargua uztera behartua ikusi zuen bere burua. Haren ordez, Onintza Enbeitak hartu zuen kargua.