Azaroan japonieraz argitaratu berri den
Mussche (Susa, 2012) eleberria bere bidea egiten ari da Japonian. Aste gutxian
Kirmen Uriberen bigarren eleberriak kritika oso onak jaso ditu eta arrakasta handia izan du Asiako herrialdian.
Hon no Zasshi literatura aldizkariaren iritziz, urteko bost liburu onenen artean dago ondarrutarraren liburua.
Aldizkariak urtero Japoniako eta atzerriko idazleek argitaratutako hamar liburu onenen zerrenda egiten du, eta, hain zuzen ere, hirugarren jarri dute zerrendan Uriberen bigarren eleberria.
Kirmen Uribe Asian egindako errezitaldi batean. Argazkia: Kirmen Uribe
Honakoa da bost liburu onenen zerrenda:
- The magician on the Footbridge (Wu Ming-yi, taiwandarra)
- The Thousand Autumns of Jacob De Zoet (David Mitchell, ingelesa)
- Mussche (Kirmen Uribe)
- The Buried Giant (Kazuo Ishiguro)
- Soumission (Michel Houellebecq)
Mussche zuzenean itzuli du euskaratik Nami Kaneko itzultzaileak, eta Tokioko
Hakusuisha argitaletxe ezagunak kaleratu du Japonian; abenduaren hasieran aurkeztu zuen autoreak berak Japonian eta Txinan
Etxepare Euskal Institutuaren laguntzagaz.