Agindu horren xedea Ondarroa eta Lekeitio arteko itsasbazterrean itsas haztegietarako interesa duen eremu bat deklaratzea da; ondoren,
hiru espezieren hazkuntza estentsiborako
poligono bat ezartzeko bertan.
Lekeitio eta Ondarroa arteko itsasbazterraren barrualdeko uretan kokatutako eremuak
556,5 hektarea ditu, eta intereseko eremuan,
muskuilua,
ostra eta
itsas trikua hazi ahalko dira.
Akuikultura lantzeko kaiolak, itsasoan.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak egindako izendapena 2014-2020 aldirako Euskadiko akuikulturaren garapenerako
plan estrategikoaren baitan kokatzen da. Horren bidez, akuikultura sustatu nahi dute euskal gizarterako eta landa eta itsasbazterreko garapenerako balio erantsi handia duen jarduera modura, arrantza eremuetan jarduera ekonomikoa dibertsifikatzeko.
Plan estrategikoak lehorrean eta itsaso zabalean akuikulturako instalazioak ezartzeko aproposak diren zenbait espazio mugatzen ditu, eta era berean, Euskadiko akuikulturarako merkataritza interes handiena duen espezieak zehazten ditu.