Emakumeak Mutrikun Abian taldeak deituta, atzo [urtarrilak 25] Gasteizen gertatutako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea egin da gaur [urtarrilak 26], 19:00etan, Mutrikuko Goiko Plazan. Herritar guztiak bertan batzera gonbidatu dituzte.
EMAko kideek nabarmendu dutenez,
Gasteizen gertatutakoa “oso larria” da. “Oso era serioan hartu beharrean gaude azken eraso hau. Ez dugu inolako indarkeriarik onartuko”.
Mutrikuko Goiko Plazan egindako elkarretaratzea
Hau ez da gure bakea; ekin autodefentsa feministari lelopean 30 bat herritar batu dira Goiko Plazan. Guztiek ere atzoko erasoa gogor salatu nahi izan dute ordu erdiko elkarretaratze isilean. Bukaeran, EMAko kide batek gertakariaren inguruko testu bat irakurri du.
Atzo [urtarrilak 25] goizaldean Gasteizen leihotik botatako
umea hil egin da. Gurutzetako pediatriako zainketa intentsiboetako unitatean zegoen haurra, garezur eta garun traumatismo larriarekin. Bere amaren bikotekideak leihotik bota zuen haurra hil egin da. Gurutzetako pediatriako zainketa intentsiboetako unitatean zegoen haurra, garezur eta garun traumatismo larriarekin.
Adin txikikoa lehen solairutik bota zuen amaren bikotekideak, liskarrean ari zirela. Erasotzaileak aitortu du sexu abusuak egin zizkiola umeari, eta ez zela lehen aldia. Bi homizidio saio egitea egotzi diote 30 urteko gizonari. Izan ere, emakumeari ere eraso egin zion.
Atzoko erasoaren ostean, Gasteizko Plataforma Feministak elkarretaratzera deitu du. Andre Maria Zuriaren plazan izango da, gaur 19:30ean,
Indarkeria matxistari ez, bat gehiago ere ez lelopean.