Hauteskunde kanpainan emandako hitza betez, agintaldi honetan parte hartzearen eta gardentasunaren alde egingo duela jakitera eman du Lekeitioko Udalak. Horrela, herritarren iritziak eta proposamenak entzun eta jakitea ezinbestekoa dela adierazi dute, eta beraz, Lekeition
erroldatuta dauden eta
adin nagusiak diren herritar guztiak 2016ko aurrekontuetan parte hartzera gonbidatu dituzte, “Lekeitio zeure erara egiteko”.
Lekeitioko portua.
Otsailaren 7ra arte izango dute herritarrek euren ekarpenak egiteko aukera. Horretarako, udaleko edozein bulegotara joan daitezke,
partehartzea@lekeitio.eus helbide elektronikora idatzi edo
WhatsApp bidez
656 702 508 telefono zenbakira mezu bat bidali dezakete.
Aurrekontuetan
aldaketak egin dituztela aurreratu du Lekeitioko Udalak. Esate baterako, Udal Kirol Erakundea eta Lekeitioko Udal Kultur Erakundea desegin dituzte. “Zerbitzuen arrazionalizazioa eta pertsonalaren berrantolaketa beharrezkoa dela ikusi delako administrazioaren eraginkortasuna bermatzeko eta herritarroi ematen zaizuen zerbitzuen kalitatea hobetzeko”.
Aurrekontuak gaur eguneko errealitate ekonomikora
egokitu behar izan dituztela ere jakitera eman du udal gobernuak. “Baina argi daukagu 2016ko aurrekontuetan erabateko lehentasuna dutela hezkuntzak, gizarte zerbitzuek eta herriaren funtzionamendurako oinarrizkoa diren zerbitzuak”, zehaztu dute.