Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburu gisa diktaduraren ostean ezarritako lehen kontzertu ekonomikoa negoziatu zuen Pedro Luis Uriartek Euskal Kontzertu Ekonomikoaren defentsa egin du gaur [otsailak 3] arratsaldean Esperanza eraikineko Auditoriumean. Kontzertu ekonomikoak eguneroko bizitzan duen garrantzia azpimarratu du “gure ongizate estatuaren oinarria” dela esanez
Jasone Aretxabaleta eta Pedro Luis Uriarte, Markina-Xemeinen.
Hitzaldiak jende asko erakarri du eta aretoa bete-bete egin da. Uriartek, gainera, hitzaldi arina eskaini du, erraz entzutekoa, interesagarria eta aberasgarria.
Pedro Luis Uriarte, Esperantza eraikinean berbetan.