Berriatuan ere inauterietako kalejirak egin dituzte gaur [otsailak 7] Mendibarren frontoian. Hainbat kuadrilla batu dira, eta korrika zein oinez kalejira humoretsuak egin dituzte. Frontoian batu diren guztiek, barre algara bat baino gehiago botatzeko aukera izan dute kuadrillek egindako kalejiretan.
Era guztietako mozorroak ikusi ahal izan dira kalejiretan, eta horiek amaitu ostean, txokolate janean batu dira guztiak, giro ezinhobean.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.