Larriki gaixorik dauden euskal presoak espetxeetatik atera eta etxera ekarri nahi ditu
Sarek, “larriki gaixo eta espetxea hitzak esaldi bakar batean elkarrekin egon ezin diren hiru hitz direlako”.
Adostasunetik konpromisora jauzi egiteko unea da Sareren iritziz eta horren harira nazio mailako dinamika ibiltaria abituko dute. “Sare herritar honek borondateak mugitzeko asmoz tren bat jarri du martxan, giza eskubideen errespetua abiapuntu izatetik, preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen geltokiraino. Ibilbide horretan, larriki gaixo dauden presoen kaleratzea ezinbesteko pausua da”.
Sarek zapatuan Errenteria-Oreretan egindako agerraldia. Argazkia: Ikerne Zarate / Oarso Bidasoko Hitza
Sarek martxan jarri duen tren horren baitakoa da zapatuan [otsailak 13] Errenteria-Oreretan (Gipuzkoa) aurkeztu zuten dinamika. Mahaiaren atzean Teresa Toda, Joxe Mari Agirretxe (Porrotx) eta Aurkene Astibia aritu ziren hizlari, eta herritar guztiak deitu zituzten “trena hartzera”. Beraien atzean, hainbat lagun egon ziren, tartean Ibon Iparragirre larriki gaixorik dagoen presoaren senide eta lagunak.
Lehenengo geltokia Errenteria-Orereta izango du dinamika horrek, eta Aitzol Gogorzaren gurasoek hartu zuten Juan Gorriti eskultoreak egindako lekukoa, eta trenari bagoiak txertatzen joango dira, preso gaixoa dagoen herri bakoitzetik pasako baita dinamika. Ibon Iparragirre, Jose Ramon abetxuko, Aitzol Gogorza, Garikoitz Arruarte, Gorka Fraile, Ibon Fernandez Iradi, Iñaki Etxeberria, Jagoba Codo, Josetxo arizkuren, Lorentxa Guimon, eta Txus Martin dira larriki gaixorik dauden euskal presoak.
Aitzol Gogorzaren gurasoak Gorritiren lekukoagaz. Argazkia: Ikerne Zarate / Oarso Bidasoko Hitza
Sare gainera ez da bakarrik ariko lanean dinamika horretan, “gaiaren gainean lanean ari diren herri plataformak bidailagun izango ditugu: Iparra Galdu Baik, Txus Askatu, eta Gorka Fraileren askatasuna eskatuko duen Durangoko plataforma berria ere gurekin ariko dira”.
Gorroto espetxe politika
Kardiopatia, espondilitisa, miopia magnoa, esklerosia, obsesio konpultsoa, HIESA, brakikardia sintomatikoa, eskizofrenia, crohn gaitza, mingainaren kartzinoma epidermoideoia. Horiek direla egun larriki gaixorik dauden 11 euskal presoen gaixotasunak esan zuen Astibiak, eta gaineratu zuen Espainiako eta Frantziako Estatuen legeetan gaixo larriek euren gaixotasunak sendatzeko baldintzapeko askatasuna eskuratzeko aukera badago ere, egun larriki gaixo dauden euskal presoak espetxean mantentzen dituztela, euren gaixotasuna edozein izanda ere. “Kasu gehienetan askatasuna ukatu eta baldintzapeko askatasunaren aldeko epaiak daudenean, fiskaltzak epai hauen aurkako helegiteak egiten ditu presoaren espetxealdia luzatzeko, mendeku eta gorroto espetxe politika luzatzeko”.
Egungo espetxe politika edozein ikuspegi gizatiarretik at gelditzen dela ere esan zuten Sareko kideek, eta horren harira larriki gaixorik dauden 11 presoetatik bederatzi sakabanatuta daudela nabarmendu zuten, “etxetik ehunka kilometrora, beraien gaixotasunari aurre egiteko ezinbestekoa duten ingurune afektibotik urrun”.
Juan Gorritik egindako
lekukoa Aitzol Gogorzaren gurasoek hartu zuten zapatuan eta Errenteria-Oreretan izango da, eskuz esku O
ndarroara helduko da martxoaren 13an. Gorritik olerkia eta elkar musukatzen ari diren bi adar irudikatzen dituen marrazkia ere prestatu du, “horrelako bana emango diegu larriki gaixo dagoen preso guztien familiei”.
(Iturria:
Oarso Bidasoko Hitza)