Nerea Arrien Elordik irabazi du aurten Zarauzko Udalak antolatzen duen Lizardi Saria. Hamalau lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara eta lekeitiarraren
Pentsatzeko txokoa aukeratu du
Yolanda Arrietak,
Alexander Gurrutxagak eta
Miren Agur Meabek osatutako epaimahaiak.
Sari modura,
3.700 euro jasoko ditu Nerea Arrienek eta bera
lana argitaratu egingo dute. Argitalpena sari banaketa egunean kaleratuko dute, 2016ko apirilean. Horrez gain, ohi duten modura, Zarauzko Kultura Sailak liburuaren 2.500 ale banatuko ditu doan Zarauzko ikastetxeetan.
Nerea Arrien Elordi izan da aurtengo Lizardi Sariko irabazlea. Argazkia: Urola Kostako Hitza
Pentsatzeko txokoa narrazioak, «errealismo berrien ildotik, gaur egungo familia-egitura eta harremanak islatzen ditu eta, ezin hobeto, eskola eta eskola giroa», adierazi du epaimahaiak. Izenburuari jarraituz eraikitako fikzio-lanak «pentsatzeari egiten dio gorazarre, modu ironiko eta dinamikoan, Deba neskatoaren bitartez. Debaren begiradak erakusten digu nolakoa den eskola eta bertako giroa; nolakoak diren irakasleak eta neskatoaren lagunak; zer gertatzen den gela barruan eta zer eratakoak diren ikasle-irakasle arteko harremanak. Neskatoaren ikuspegitik ezagutuko ditugu bere gurasoak ere, haien gustuak, ideiak, ohiturak, maniak eta lanak, bikote-harremana eta alabarekiko jokabidea», gaineratu dute.
«Modu dosifikatuan ematen zaigu informazio guztia, pertsonaien akzioen bidez, esaldi laburrekin eta erritmo bizian, zatika osaturiko egitura ondo josian eta irakurlearen arreta pizteko jokoez lagunduta».
Lizardi Saria ez da lekeitiarrak jaso duen lehenengoa.
2011 urtean Saint Jordi topalekuko kontakizun laburren lehenengo saria jaso zuen
Hiria eta olatua ipuinagaz.
2013an ere saritua izan zen
Bi bala testuagaz. Kolaborazioak ere egin ditu aldizkari ezberdinetan.