Martxoaren 8aren harira, hainbat ekimen egin zituzten atzo [martxoak 5] Lekeition, Mutrikun eta Ziortza-Bolibarren.
Mutrikun, esate baterako, Hau ez da gure bakea ekitaldi nagusia egin zuten. Herritarrak Goiko Plazan batu, eta trikitilarien doinuek lagunduta, Beheko Plazara joan ziren giro alaitsuan Emakumeon aurkako indarkeriarik ez leloa zeraman pankartaren atzetik.
Beheko Plazara iritsi eta gero, eguneko manifestua irakurri zuten Maider Gorritiberea eta Arrate Uranga Emakumeok Mutrikun Abixan elkarteko kideek. Bertan nabarmendu zutenez, alde batetik, Munduko emakumeen borrokarekin bat egiten dute, eta, bestetik, berdintasunaren bidean aurrera egiteko moduetan harreta jarri nahi dutela adierazi zuten.
Mutrikuarrak Goiko Plazatik irtetzen
Urangak gogorarazi zuenez, aurtengo lelo orokorra honakoa da: Hau ez da gure bakea. “Bakean, geldirik, ixilik eta lasai, ezin gara egon. Dauden erahilketa eta eraso matxista mordoa ikusita, hilabetea joan eta hilabetea etorri, egin behar dugu prebentzioan lan egin, salaketak egin eta elkartasunez jokatu behar dugu. Altu, ozen eta gogor esan behar diogu Indarkeria stop!”.
Eta euren lelo partikularra, emakumeen “ekarpenak eta presentzia areagotzea” direla azpimarratu zuten. Irakurketan, gainera, emakume errefuxiatuak ere oso presente izan zituzten. “Ezin ditugu ahaztu, gerratik, pobreziatik, ihesean datozenak. Emakume hauen egoera azaleratu beharra daukagu”.
Ekitaldia kantuan agurtu zuten, eta hurrengo egunotan han eta hemen egingo diren ekimenetan parte hartzeko deia egin zuten mutrikuarrek.
Ziortza-Bolibarko bazkaria
Ziortza-Bolibarren, ostera, udaletxeko batzar aretoan egin zen Euskal Herrian kultura matrilineala hitzaldian hainbat herritar batu ziren. Mari Karmen Basterretxea antrolopologo ondarrutarreren eskutik, hitzaldi interesgarriaz gozatzeko aukera izan zuten.
Bertaratu zirenek solasaldia oso interesgarria izan zela nabarmendu zuten, eta tartean, hainbat galdera egiteko aukera ere eduki zuten. Ostean, Kanpape tabernan egindako bazkaritan, 28 andrazko batu ziren giro ezinhobean.
Lekeitioko tailerra. Argazkia: Potxuak martxan
Lekeition, ostera, Ekonomia feministari buruzko tailerrean parte hartzeko aukera izan zuten hainbat herritarrek.
Goizeko tailerragaz batera, beste hainbat ekimen egin zituzten gerokoan. Iluntzean, afaritan batu aurretik, poteo koloretsua egin zuten, eta gaua, jai feministagaz amaitu zuten.
EGITARAUA (MARTXOAK 8)
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.