Lur jausiak okerrera egin duela ikusita, agerraldia egin du gaur [martxoak 9], Ondarroako Udalak, osoko bilkura aretoan, egoeraren berri emateko. Esan dutenez, teknikariek egindako azken azterketetan Kamiñalderako bidean harri gehiago eror daitezkeela aurreikusi dute, eta horregatik, hustu dituzte San Inazio kaleko bederatzi atari, 40. zenbakitik 46raino. Horrez gain, aktibitatea duten hiru lokalek lekua utzi behar izan dute. “Herritarren segurtasuna bermatzea da gure lehentasuna, horregatik egoera egonkortu bitartean etxeak hutsik mantentzea erabaki dugu”, esan du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak.
Harriak, jausita, Kamiñalden.
Senideen edota beste herritarren etxeetan gelditzeko aukera dutenek horrela egingo dute, besteentzako ordea, udalak, baliabideak eskainiko ditu. Hori horrela izanda, udalak herritarrei laguntza eskatu die. “Etxe hutsak dituzten herritarrei hauek eskuragarri jartzeko deia luzatu nahi diegu, larrialdi egoera honetan denak beharrezkoak izango baitira”, azaldu du Bedialaunetak.
Gaur bertan udaltzainek deia egin dute udalaren eskaria herritarrei helarazteko. Baliabiderik ez duten herritarrak inguruko ostatuetan kokatzeko ahalegina egingo du udalak. “Etxerik eskuragarri izan ez duten bi pertsonak Arrigorri ostatuan pasatu dute gaua, saiatuko gara hauentzako ere etxea aurkitzen, baina, bitartean, Arrigorrin geratu beharko dute”, gaineratu du.
Zunbeltz Bedialauneta: “Etxe hutsak dituzten herritarrei hauek eskuragarri jartzeko deia luzatu nahi diegu, larrialdi egoera honetan denak beharrezkoak izango baitira”
Loren Arkotxak gaineratu du Gizarte Ongizate Zerbitzuak lanean ari direla bizilagunei behar dituzten baliabideak eskaintzeko: “Etxebizitzen mapa bat ari gara egiten, ahal diren bizilagun guztiei etxebizitza bat eskaintzeko, eta Eusko Jaurlaritzagaz ere harremanetan gaude, behar izanez gero, bigarren fase batean, Ondarroatik hurre bere esku dituen etxebizitza publikoak eskuragarri jartzeko”.
Ondarroako Udalak agerraldia egin du, Kamiñaldeko lur jausiaren inguruko azalpenak emateko
Herritarrek gaiarekin izandako jarrera ona eta prestutasuna ere nabarmendu ditu udalak. “Hasiera-hasieratik udalak jarritako segurtasun neurriak errespetatu dituzte, eta atzo [martxoak 8] beraiekin egin genuen bileran ere lasaitasuna eta jarrera baikorra azaldu zuten”, azpimarratu du Bedialaunetak.
Mendiaren goiko aldean dagoen arrakala.
Arreta zarbitzua, eskuragarri
Kaltetuentzako arreta zerbitzua ere eskainiko du udalak. Gaur bertan, udaletxean informazioa edo arreta behar duten kaltetuentzako bulego bat jarri du martxan, 08:00etatik 15:00etara, idazkaritza sailean. “Informazioa edo laguntza behar duen guztiaren esku egongo den arreta zerbitzua ere martxan dago”, azaldu du alkateak.
Azken orduetan Kamiñalderako bidea estali egin dute harriek
Egoera honek zenbat denbora iraungo duen aurreikustea zaila dela esan du udalak. “Teknikariak jarraipena zorrotza egiten ari dira, baina oraindik goizegi da ezer esateko”. Auzokideei hasiera batean hamabost bat eguneko kontua izango dela aurreratu dio udalak, baina alkateak behin eta berriro nabarmendu du ez dagoela beraien esku herritarrak beraien etxeetara bueltatzea: “Bi, bost hamar edo hogei eguneko kontua izan daiteke, zaila da guretzat zerbait aehatza esatea”. Hurrengo egunetan aldaketaren bat gertatzen bada, egoeraren berri emango du Udalak. Hasiera batean, behinik behin, bi egunetan bizilagunak ezingo dira beraien etxeetara sartu.
[AUDIOA] Entzun Ondarroako Udalaren gaurko agerraldiaAurreko albisteak ikusi:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.