Kamiñalden izandako lur jausiaren harira, EH Bilduren ordezkaritza bat egon da, gaur goizean, Ondarroan, udal arduradunei eta kaltetuei babesa erakutsi eta laguntza eskaintzeko. Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateagaz eta Loren Arkotxa alkatearen laguntzaileagaz bildu dira Dani Maeztu legebiltzarkidea, Joseba Gezuraga batzarkidea eta Edriga Aranburu EH Bilduko Lea-Artibaiko Udalgintzako arduraduna.
Etxetik kanpo geratu diren familiei ostatu bat ematea dela lehen beharra adierazi du Maeztuk, eta udalak lan hori bideratuta duela azaldu du. “Udalerriko beste etxebizitza batzuetan ostatu eman diete eta momentuz alokabidek eta etxebidek ere euren prestutasuna erakutsi dute horretarako”.
Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkatea, Loren Arkotxa alkatearen laguntzailea, Dani Maeztu legebiltzarkidea, Joseba Gezuraga batzarkidea eta Edriga Aranburu EH Bilduko Lea-Artibaiko Udalgintzako arduraduna gaur goizean egindako bileran.
Egoera lehen fase batean dagoela esan du legebiltzarkideak, zeintzuk diren beharrak ikusten, eta gero bigarrena ailegatuko dela adierazi du. “Konponbidea zein den jakiten denean. Hor diru bat jarri beharko da, inbertsio bat egin beharko da, eta erakunde guztiek bere partea jarri beharko dute, arazoa oso larria delako”. Beraz, egoera konpontzeko, administraio guztiak elkarlanean lan egin behar dutela azpimarratu du.
Joseba Gezuragak jakitera eman duenez badago emergentzietarako 500 mila euroko kopuru bat, bai eta beste atal batzuk ezusteetarako. “Ondarroako udalak laguntza handia behar izango du bai proiektua egin bai eta gero mendi hori egonkortzeko egin beharko diren obrak gauzatzeko, jendea bere etxeetara segurtasun guztiagaz itzuli ahal izateko”.
Aurreko albisteak ikusi:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.