Atzo 00:00etako neurketak eta gaur goizeko 6:00etatik aurrera egindakoek mendia erortzen ari dela adierazi dutela aipatu dute ikertzen ari diren teknikoek. Mendia oraindik ez da egonkortu, eta beraz, atzo hustutako 92 etxebizitzetako herritarrak ezin izango dute momentuz behintzat beraien etxeetara bueltatu.
Gaur [martxoak 12]
16:00etan atzo hustutako
San Inazio kaleko merkatariekin bilera egingo du Ondarroako Udalak. Bilera horretan, merkatariei egoeraren berri emango zaiela jakitera eman dute, eta bakoitzaren errealitatea ezagutarazteko parada izango dute. Bilera udaletxean izango da.
Etxebizitzetako bizilagunekin ostera,
bihar [martxoak 13]
12:00etan elkartuko da Ondarroako Udala. Bilera horretan,
45etatik 61era eta 48tik 52ra arteko bizilagunekin elkartu nahi du Udalak.
Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak lubiziaren lekua eta etxebizitzen egoera ikusten ibili da gaur goizean.
Kamiñaldeko egoera larriaren aurrean
krisi mahaia batu da, gaur goizean, Ondarroako udaletxean. Goizeko lehen ordutan egin dute lehen bilera eta eguerdian batu dira berriz. Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateak, Loren Arkotxa alkatearen laguntzaileak,
Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia,
Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Iñigo Ansola Urako zuzendari nagusia, Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Unai Urruzuno legebiltzarkidea, Maria Dolores Etxano senataria, larrialdi zerbitzuetako arduradunak, suhiltzaileak, ertzainak eta udaltzainak eta udal teknikariak osotu dute mahaia.
Toñak nabarmendu duenez,
Jaurlaritzak “behar den laguntza guztia” emango dio Ondarroari. “Ez dugu Ondarroa atzean lagako; behar dena mahai gainean jarriko dugu. Aurretik ere bilduta geunden, 84 familia etxeetan kokatzeko. Orain, baina, atzoko berriekin, familia gehiago daude euren etxeetatik kanpo eta bitarteko gehiago jarriko ditugu”.
Angel Toña, komunikabideen aurrean berbetan.
Halaber, kaltedunen artean gizarte larrialdi egoeraren bat antzemanez gero, Eusko Jaurlaritzako gizarte zerbitzuen laguntza ere eskaini du Toña sailburuak.
Jaurlaritzak
Bizigune etxebizitza programa ere
kaltetuen eskura jarri du, beren etxetik atera behar izan dutenek etxebizitza baliabide gehiago izan ditzaten.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak
baliabide teknikoak eta giza baliabideak -geologoak eta ingeniariak- eskaini dizkio Ondarroako Udalari, mendi-hegalaren egoera aztertzeko.
Eusko Jaurlaritzaren hurrengo Gobernu Kontseiluak gaia jorratuko du eta salbuespenezko neurriak hartu ala ez erabakiko du.
Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia lubizia eta etxebizitzen egoera bertatik bertara ikustera hurreratu da bi suhiltzaileren laguntzagaz.
Zunbeltz Bedialauneta: “Teknikariak lanean ari dira eta hauek segurtasun bermea emandakoan 46A eta 46 B atarietako herritarrekin jarriko gara harremanetan etxera sartzea bermatzeko”
Teknikariak orduro neuketak egiten ari dira eta minutukako datuak ahalbidetuko dizkien sistema txertatzeko ahaleginetan ari dira. Sistema honen bitartez, minuturo jasoko dituzte datuak, baina oraindik ez dute lortu sistema hau txertatzea.
Teknikariak uneoro neurketak egiten ari dira.
Atzo auzotarrekin egindako bileran
46A eta 46B atarietako bizilagunak beraien etxeetara gauzak jasotzera joan ahal izango dutela aurreratu zitzaien, baina goizean oraindik, ezin izan dute baieztatu herritarren sarrera. “Teknikariak lanean ari dira eta hauek segurtasun bermea emandakoan 46A eta 46 B atarietako herritarrekin jarriko gara harremanetan etxera sartzea bermatzeko”, azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak.
Kaltetutako herritar eta merkatariekin Udalak egoeraren berri emateko bilera bat egin nahi du, baina oraindik ez dute hitzordurik zehaztu.
Senide eta lagunen etxeetan
Atzo gauean 92 etxebizitza gehiago hustu behar izan zituen udalak. Bertako bizilagun gehienak senide eta lagunen etxeetara joan dira.
Bi pertsona Arrigorri ostatuan geratu dira lotan eta lau ostera,
zaharren egoitzan.
Bestalde, Emakume Egunaren harira
asteburu honetarako antolatutako ekintzak bertan behera geratu dira, Kamiñaldeko lubiziak herrian eragindako kalteengatik.
Aurreko albisteak ikusi: