San Inazio kaleko 40 ataritik 46erainoko bizilagunek beraien etxeetan sartzeko aukera izan dute. Pisu bakoitzetik bi pertsona sartu ahal izan dira, 30 minutuz, eta atarian NAN dokumentua erakutsi behar izan dute.
Jendea etxebizitzak husten.
16:30ak aldera hasi dira etxeetara sartzen. Segurtasun neurriak bermatzeko, arrisku gehiago duten ateetan, suhiltzaileen laguntzagaz sartu dira bizilagunak, behar dituzten gauzen bila. 44 eta 46 atarietakoak, berriz, Gurutze Gorrikoen laguntza izan dute. Maleta eta poltsaz beteta igo dira etxeetara.
Bizilagunak etxebizitzetan dauden bitartean, geologo eta topografoak mendiaren joera zaintzen ari dira, ezer larria gerta ez dadin.
Bizilagunak, maletekin, etxebizitzetan sartzeko zain.
Kamionetak sartu dituzte etxebizitzen atarietara, bizilagunei maleta eta poltsekin lagundu ahal izateko. Kamionetak bete eta San Inazio kaletik irtendakoan berriz ere maletak hartu ahal izan dituzte bizilagunek.
Aste hasiera utzi behar izan zituzten etxebizitzak San Inazio kaleko 40tik 46rainoko bizilagunek, eta batzuk gauza asko atera bazituen ere, askok bi egunetarako behar zutena ateratzeko aukera besterik ez zuten izan. Hori dela eta, urduritasuna nagusi izan den arren, lasaitasuna ere hartu dute batzuek gauza gehiago ateratzeko aukera izan dutelako.
Etxebizitzetara bai, baina garajeetara sartzerik ez dute izan.
17:47ak aldera etxebizitzetako atari bakarra geratzen zen gauzak husteko.
Etxebizitzetako bizilagunekin bihar [martxoak 13], 12:00etan, elkartuko da udala Kofradia Zaharrean. Bilera horretan, 45etatik 61era eta 48tik 52ra arteko bizilagunekin elkartu nahi du Udalak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.