Ondarroako Udalak nabarmendu duenez,
Gurutze Gorriaren izenean kaltetuentzako dirua eskatzen ari dira herrian iruzurgile batzuk. Udalak herritarrak jakinaren gainean ipini nahi izan ditu, eta antzeko dei bat jasotzen badute, iruzur kasu bat izan daitekeela ohartarazi dute.
Udalak azpimarratu duenez, hainbat herritarrek jaso dute deia, eta Gurutze Gorriak baieztatu ostean, iruzur kasu bat dela azaldu du udalak. “Iruzurgileek Gurutze Gorriaren izenean deitzen dute, eta Kamiñaldeko lur jausiak eragindako kaltetuentzako dirua eskatzen dute bukaeran”.
Honegaz lotuta:
Ondarroako Kamiñaldeko lur jausia: albiste guztiak, bideoak eta argazki galeriak