Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, Gurutze Gorriko psikologoek gurasoentzako hitzaldia eskainiko dute bihar [martxoak 18], 14:30ean, Kofradia Zaharrean. Udal ordezkariek aurreratu dutenez, Kamiñaldeko lur jausiak herrian sortu duen egoeran kaltetutako familiei zuzendatuko saioa izango da.
Aurretik, udalak herriko hiru ikastetxeetan ikasleei zuzendutako saioak ere antolatu ditu, eta ikastetxeen eskariz, gurasoei zuzendutako beste saio bat antolatzea erabaki du udalak.
Beste alde batetik,
iruzurgile batzuk Ondarroako kaltetuentzako dirua eskatzen ari direla ohartarazi du udalak.
[ALBISTE GUZTIAK, BIDEOAK ETA ARGAZKIAK]