Alokabidek etxe hutsak dituzten herritarrei eta inguruko herritarrei beraien etxebizitzak alokairuan emateko eskaria egin du. Alokabidetik azpimarratu dutenez, San Inazio kalean etxeak utzi behar izan dituzten 176 familientzat
bizitzeko moduan dauden etxeak behar dira. “Jabetzan etxerik libre baldin badaukazue Alokabideren eskuetan uzteko deia egiten dizuegu”.
San Inazioko kaltetuak etxeetara sartzen
Alokabide Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoak iragarri duenez, uzten diren etxebizitza horien kudeaketagaz arduratuko dira, eta ostean, horiek
“egoera berean” bueltatuko dira. Hileroko errenta 450 euro artekoa izango da, eta horrez gain, urte baterako kontratua sinatuko da jabearekin, eta kontratu hori hilabeteka luzatzeko aukera egongo da, beharren arabera.
Interesatuek Lea-Artibai eta Mutrikuko udaletxeetako harreretara jo dezakete beraien etxebizitzak eskaintzera. Informazio gehiago nahi izanez gero,
ondarroa-alokabide@alokabide.eus helbidera idatzi edo 630 407 726 telefonora deitu daiteke.
Lotutatako albisteak: