Alokabidek jakitera eman duenez, aste honetan eta hurrengoan beste etxebizitza batzuetan birkokatuko dituzte lehenengo mailako beharrizana duten San Inazioko bizilagunak, Ondarroako Udalaren eta
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz.
San Inazioko bizilagunak etxeetatik gauzak ateratzen
Udalak adierazi duenez, KamiƱaldeko lur jausia dela eta, euren etxebizitza utzi behar izan duten San Inazioko kaltetutako 176 familiekin banan-banan batu ostean, beharrizanen araberako zerrendak burutu dituzte gizarte zerbitzuetako teknikariek, eta horren arabera,
bi asteren buruan, kaltetutako 31-32 familia Alokabideko etxebitzetan kokatu nahi dituzte.
Behar hori burutu ondoren, bigarren mailako premiak dituzten herritarrak birkokatzen hasiko dela adierazi du Alokabidek.
[HONI LOTUTA] Ondarroako KamiƱaldeko lur jausia: albiste guztiak, bideoak eta argazki galeriak