KamiƱaldeko lur jausia dela eta, eta euren etxebizitzak laga behar izan duten San Inazio kaleko 176 familien beharrak ikusita, Ondarroan
azken urten erabilerarik izan ez duten etxebizitzen katalogoa egin du udalak
Gaindegiaren (Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia) metodologia berritzaileari esker.
Ondarroako ikuspegi bat
Gaindegiak etxebizitza hutsak lokalizatu eta katalogatzeko garatua duen lan metodologiaren bidez, Ondarroan azken urtean erabilerarik izan ez dute etxebizitzen unibertsoa ezagutzen laguntzeko azterketa eta katalogoa burutu du udalak. “Modu horretara, udalak berehala ezagutu du zenbatekoa den etxebizitza hutsen unibertsoa, non kokatzen diren, noiz eraiki diren eta zein azalera duten. Informazio horrekin batera,
etxebizitza beharrean dauden ondarrutarrei irtenbide bat eskaintzea da lehen helburua”.
Azterketaren emaitzen arabera, bataz beste,
60 urteko antzinatasuna eta 83 metro koadro dituzten 203 etxebizitza huts daude herrian. “203 etxebizitzen unibertsoa eskutan, hauen merkaturatzea ahalbidetzeko jabekideen prestutasun eta aukerak zehazteko inkesta bat egiteko bidea zabaltzen zaio udalari”.