San Inazio kaleko bizilagunak beraien etxebizitzetara gauzak hartzera sartu ahal izateko aukera izan dezaten saiakera egiteko asmoa duela agertu du Ondarroako Udalak. “Asteon herritarren segurtasuna bermatzen bada, kaltetuen etxebizitzera sartzeko aukera aztertuko du udalak. Ez dakigu aukerarik egongo den, mendia eta kanpoko faktoreen egoera aztertu beharko da, baina aukera txikiena ikusten badugu herritarrei etxeetan sartzeko aukera eman nahi diegu”, azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak.
Kaltetuen eskaerak kontuan hartuta, eta beraien beharrizanak konpondu nahian, etxebizitza eta saltokietako gauza gehiago hartzera sartzeko aukera eskaini nahi die udalak. “Herritarrak kezkatuta eta larri daude, eta udalak sufrimendu hori arindu nahian gauza gehiago hartzera sartzeko aukera eskaini nahi diegu”.
[HONI LOTUTA] Ondarroako KamiƱaldeko lur jausia: albiste guztiak, bideoak eta argazki galeriak