Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Beste gudari biren gorpuzkiak aurkitu dituzte Etxebarrian

Eider Mugartegi.
Etxebarria
2016/04/14
Datorren domekan  [apirilak 17], gudari biren gorpuzkinak hobitik ateratzeko lanak eramango dituzte aurrera Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak eta Aranzadi Zientzia elkarteko kideek, Etxebarriko Zelaietaburun.
Ahaztuen Oroimena eta Aranzadi elkartekoak martxoaren 5ean Zelaietaburun agertu zen gudariaren gorpuzkinak berreskuratzen.

Ahaztuen Oroimena eta Aranzadi elkartekoak martxoaren 5ean Zelaietaburun agertu zen gudariaren gorpuzkinak berreskuratzen.

Joan den martxoaren 5ean, bertan Zelaietaburunegindako exhumazioan gudari baten gorpuzkinak berreskuratzea lortu zuten, eta Ahaztuen Oroimenako kideek jakitera eman dutenez, bere aldamenean, beste bi pertsonen gorpuzkinak aurkitu dira. “11:30etan haien borrokaren oroimenean, haien duintasuna goraipatuz omenaldia egingo zaie inguru hauetan borrokatu zuten gudariei eta borrokalari antifrankista guztiei”, jakitera eman dute. Testigantzei esker Oroimenak sustrai sakonak dituela adierazi dute Ahaztuen Oroimena elkartekoek , eta denbora iragan arren, 80 urte igaro arren, herritarren memoriari esker, egia azaleratu ohi dela diote. “Ez errepresioak ez diktadura luzeak ez zuen lortu mendian hobietan lurperatutako gudariak baztertuta ahazturan galtzea”. Testigantzen bidez jaso ahal izan du Lea-Artibaiko elkarteak Zelaietaburun gertatutakoa eta haien testigantzak beharrezkoak direla esan dute, hiru gudarien gorpuzkinak berreskuratzeko. “Bi familietako neba arrebek, honen berri izan dute etxean. Umetatik entzun eta ikusia Soarte baserriko Pilar eta Jose Mari San Martin neba arreben kasuan, eta beraien aitak kontatutakoa Ignazio eta Santi Retolaza anaien kasuan”.
Martxoaren 5ean Zelaietaburun egindako lanak.

Martxoaren 5ean Zelaietaburun egindako lanak.

Elkarteak azaldu duenez, hiru gudariak lurperatuta aurkitzen diren lubakia 1936ko irailaren azken egunetan egindakoa da, baina hobi bezala 1937ko apirilean erabili zutela uste da. “Hiru gudariak borrokaldi hauetako batean hildakoak edo atxilotu eta ondoren fusilatutakoak lirateke, beraien kideek 1936ko irailean egin eta erabilitako lubakian frankistek lurperatuak”. Erresistentzia gunea
Ahaztuen Oroimenak jakitera eman duenez,  Zelaietaburun erresistentzia gunea antolatu zuten gudariek. Muinoa, 1936ko irailaren azken egunean altxamenduarekin bat egindako indar faxisten aurkakoen borrokarako gunea izan zen. Bertatik saiatu ziren aurre egiten, etsaiak inguruok hartzea ekidin asmoz. “Zelaietaburutik ikus zezaketen nola beraien kideak erortzen ziren Belarretan, Ziardamendin, San Migelen (Aiastia), Morkaikon edo Lapion eta Urkaregin. Udaran, Gipuzkoa ekialdetik mendebaldera okupatzea lortu zuten gisan, Bizkaiko mugara iristen ari ziren golpea eman zuten militarren aldeko indar frankistak”. 1936ko irailaren 25ean iritsi ziren tropa frankistak San Migelera (Aiastia) Elgoibar okupatu ondoren eta handik hiru egunera sartuko ziren Zelaietaburu eta Urkaregiko mendatearen gainean. “1936ko 29rako Bizkaiko muga zapaltzea lortu zuten; hala ere, borrokan jarraitu zuten miliziano eta gudariek, eta urriaren 4ra arte behintzat, jarraitu zuten tiro hots eta artilleria soinuek”. 1936ko urriaren 4an gerra lerroa, frontea, egonkortu zen eta fronteko posizioek egonkor iraun zuen arik eta 1937ko apirilaren 25ean ebakuazio agindua eman eta demokraziaren aldeko borrokalariek erretaguardiako posizioak indartzera erretiratu ziren.
1937ko apirilaren bigarren hamabostaldian, zenbait borroka egon ziren Markinako sektorea deiturikoan; demokrazia eta askatasunaren alde borrokan azken unera arte eutsi zioten. “Molak 1937k martxoaren azkenetan Bizkaiari errenditu zedin ohartarazi arren, gudari eta milizianoek borrokatzea erabaki zuten eta 1937ko apirilaren 19-24 tarteko egunetan azken ofentsiba burutu zuten. Ordurako baina, frankistak ondo antolatuta zeuden, tartean egun batzuk lehenago iritsitako italiar soldaduekin osatutako Flechas Negras Brigada misto faxista Urkaregiko gainaren iguruetan zegoen”. Borrokaldi hartan, Euskitze Aiste inguruetatik zehar, Garro etxeetatik gora, Kortatxiki inguruetara arte, Zelaietaburu ondora arte sartzea lortu zutela jakin du elkarteak. Martxoaren 5ean egindako exhumazioko argazki galeria:
DSC_5138
DSC_5138
DSC_5115
DSC_5115
DSC_5142
DSC_5142
DSC_5120
DSC_5120
DSC_5145
DSC_5145
DSC_5118
DSC_5118
DSC_5123
DSC_5123
DSC_5137
DSC_5137
DSC_5127
DSC_5127
DSC_5125
DSC_5125
DSC_5156
DSC_5156
DSC_5149
DSC_5149
DSC_5134
DSC_5134
DSC_5154
DSC_5154
DSC_5131
DSC_5131
DSC_5117
DSC_5117
DSC_5147
DSC_5147
DSC_5113
DSC_5113

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.