Ondarroako udal ordezkariek jakitera eman dutenez,
barikuan [apirilak 29], 15:00etatik 18:00etara bitartean, San Inazio kaleko bizilagun batzuek beraien ganbaretan eta etxebizitzetan sartzeko aukera izango dute. Zehatz esateko, 40B, 40C, 42A eta 42B atarietako bizilagunek izango dute horretarako aukera. “Duela bi aste etxeetan sartzeko egindako saiakeran atari horietako bizilagunek ez zuten ganbaretan sartzeko aukerarik izan, eta horregatik, barikuan aukera hori emango zaie”.
Udal ordezkariek gogorarazi dutenez, ganbaretan sartzeko saiakera, beti ere, herritarren segurtasuna bermatzen baldin bada egingo da. Jabe bakoitzak
ordu erdiko tartea izango du gauzak ganbaratik ateratzeko, eta aurrekoan egin modura, txandak antolatuko dira. Udalak adierazi duenez, txanda horien berri kaltetuei emango zaie zuzenean.
San Inazioko bizilagunak etxeetatik gauzak ateratzen
Era berean,
lapurretan egin zuten etxebizitzetako bizilagunek (San Inazio 47 eta 49) ere beraien etxebizitzetan sartzeko aukera izango dutela ere jakitera eman dute. “Hala, lapurretan egin dieten ala ez ziurtatu ahal izango dute. Bi atari hauetako bizilagunak atestatuaren laguntzagaz sartuko dira, eta modu horretara, lapurretan egin zietenek momentuan bertan salaketa jartzeko aukera izango dute”.
Bizilagun horiez gain, Lanbide eta Zubi Zahar herri ikastolakoek euren lokaletatik ere gauzak hartzeko aukera edukiko dute.
Bestalde, bihar [apirilak 28], 20:00etatik aurrera egingo den udalbatzaren osoko bilkuran, KamiƱalde lur jausiaren ondorioz euren etxebizitzak utzi behar izan zituzten familiei eragindako kalteak aritzeko
lehen beharretako diru laguntzak onartu edo ez eztabaidatuko da, beste gai batzuen artean.
[HONI LOTUTA] Ondarroako KamiƱaldeko lur jausia: albiste guztiak, bideoak eta argazki galeriak