San Inazion etxebizitza laga behar izan dutenei eragindako kalteak arintzeko lehen beharretarako diru laguntzen oinarriak onartu zituen Ondarroako Udalak, aurreko eguenean [apirilak 28] egindako osoko bilkuran, aho batez. Udalak nabarmendu duenez,
deialdia publiko egin arte herritarrek ezingo dituzte diru laguntzak eskatu.
Hain zuzen ere, kaltetuen oinarrizko behar horiek asetzeko
240.000 euroko ezohiko diru laguntza eman dio udalari Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak. “Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzak San Inazio kaleko 475 bat bizilagunen behar oinarrizkoenak (etxetresna elektrikoak, etxeko gaiak, alokairua…) estaltzeko neurria onartu du”, adierazi dute Jaurlaritzatik.
San Inazioko kaltetuak euren ganbaretara sartzeko itxaroten
Jaurlaritzak gaineratu duenez, diru laguntza
larrialdien bidea hartuta eman da. “Hondamendiak gizarte larrialdiko laguntzetatik eta bestelako prozeduretatik kanpo geratzen direla kontuan hartu behar da. Bide horretatik bideratu izan balira, onuradunek laguntzak jasotzeko epea luzeegia izango litzateke”.
Ohiko bizilagunei bakarrik
Udalak azpimarratu duenez, diru laguntza horien onuradura izateko eskatzaileak San Inazio kaleko 40tik 52ra edo 45tik 63ra arte eraikinetako etxebizitzetan erroldatuta egon beharko du, eta bertako ohiko bizilaguna izan. “Ez dira diru laguntza honen onuradurak izango aipaturiko eraikinetako merkataritza lokalen jabe direnak edo betan jarduera baten titularrak direnak”.
Aurreratu dutenez,
honako gastuak diruz lagunduko dira: gastu pertsonalak eta orokorrak, sukaldeko tresneria eta arropa zuria eskuratzeko gastuak, beste etxebizitza batera lekualdatzean eragindako gastuak altzariak eta ekipamenduak eskuratzeko, beste etxebizitza batera lekualdatzeak eragindako gastuak argia, ura eta errekina horniduretan alta emateko.
San Inazioko kaltetuak euren etxebizitzetan sartzeko prest
Diru laguntzei dagokionez, hainbat lerrotan banatuta emango dira. Bizilekua aldatu behar izan dutenek gastu orokorrei eta pertsonalei aurre egiteko, gehienez, 150 euroko diru laguntza jaso ahal izango dute etxebizitzako kide bakoitzeko. Era berean, altzariak eta ekipamendu gastuei aurre egiteko beste irizpide batzuk ezarri dira. Besteak beste, hauek izango dira irizpideak: garbigailu batentzako 400 euro, hozkailu baterako 450 euro, armairu batentzako 250 euro edo bi laguntzeko ohe batentzako 400 euro.
Era berean, etxebizitzako bakoitzeko
diruz lagunduko den gastua 700 eurokoa izango dela jakitera eman dute. “Hortik gorako gastuei diruz laguntzeko aurretik hitzordua hartu beharko da, gizarte laguntzaileekin dagokion txostena egiteko” .
Onuradunek Ondarroako erregistro nagusian aurkeztu beharko dituzte eskabideak, dagozkien epeetan. Bete beharreko eskariagaz batera, gastuak justifikatzen dituzten agiriak ere aurkeztu beharko dituzte.
Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Ondarroako Udalak batzorde Balorazio Batzorde bat osatzea aurreikusi dute aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko.
[HONEKIN LOTUTA] ATAL BEREZIA: Ondarroako lur jausia