Markina-Xemeingo Goiko Portaleko iturriari buruzko hitzaldia, Uhagonen
Goiko Portaleko iturriari buruzko argibideak emango ditu gaur [maiatzak 6], 19:30ean, Uhagonen egongo den hitzaldian, Juanjo Txurruka Markina-Xemeingo alkateak. Gaur egun batuta ageri diren iturria eta Ume Jesusen irudia elementu bi direla jakitera eman du udalak, «bakoitza bere sasoikoa eta bere ezaugarri historiko eta artistiko propioekin». Batak bestearekin ez dutela zerikusirik argituko du udaleko ordezkariak, Goiko Portala berreskuratuz deitu duten hitzaldian.