
Madrilgo Aranjuez kartzelatik Kantabriako El Duesora lekualdatuko dute Pototo
Madrilgo espetxeko Tratamendu Batzordeak hala proposatuta erabaki dute preso lekeitiarra lekualdatzea, eta lehenengo graduan egon beharrean, bigarren graduan egongo da hemendik aurrera.

Aizarnazabalgo hilketa salatzeko elkarretaratzeak, Lea-Artibai eta Mutrikun
Aintzane Pujanaren hilketa salatzeko elkarretaratzeak gaur [urtarrilak 22] egingo dituzte. Pujanaren gorpua urtarrilaren 4an agertu zen, indarkeria zantzuekin, Aizarnazabalgo Etxabe auzoan.

Katuen eta herritarren arteko bizikidetza hobetzeko lanean ari dira Lekeition
Katuen koloniak kudeatzeko HEI metodologia erabiltzen ari dira. Lekeitioko Udala, animalien babeserako elkarteak eta hainbat boluntario ari dira lankidetzan.

Ostalariei laguntzeko diru laguntza berriak emango ditu Markina-Xemeingo Udalak
Gutxienez 12.650 euroko diru laguntza zuzena emango dutela aurreratu dute. Establezimenduen terrazetako inbertsioak ordaintzeko diru laguntzak eskatzeko epea luzatu egin dute.

Jaurlaritzak ebatzi du Verter Recycling dela zabortegiko eremuan sortutako kalte esanguratsuen arduradun
Hamar egun balioduneko epean ingurumen kalteak konpontzeko proiektua aurkezteko eskatu dio.

Bizkaia Kirola Sarietan finalista izan da Lekeitioko Tximista atletismo taldea
Bi arlotan egon da sailkatuta Bizkaia Kirol Sarietarako: Entrenatzaile onenaren kategorian eta Kirol erakunde onenaren kategorian.

Otsailaren 15era atzeratu dute Markina-Xemeinen eskaintzekoa zen 'Kotondarrak' emanaldia
Une honetan Markina-Xemein gune gorrian dagoela-eta, antzezlana atzeratzea egokiagoa dela erabaki dute antolatzaileek.

Beti Jai eta Izarbidean elkarteen egoitzako igogailua konpondu du Markina-Xemeingo Udalak
Udalaren asmoa herriko eraikin eta instalazioetako iriste erraztasuna hobetzea dela esan dute, eta hartuko diren neurriak finkatzeko plan berria landuko dute.

Edoskitze tailerra eskainiko dute berriro ere Lekeition
Barikuan egitekoak ziren lehen saioa, Azkue ikastolan, baina COVID-19 pandemiak eragindako egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta, atzeratzea erabaki dute.

Hemen be bai elkartearen zozketako saridunek datorren astean jaso behar dute saria
Urtarrilaren 20tik 22ra joan beharko dira Markina-Xemeingo Mapfrera saria jasotzera. Elkarteko edozein komertziotan gastatu ahalko dituzte bonuak.