Ondarroako Udalak Herribus zerbitzuan aldaketak egitea erabaki du. Aldaketa, zehatz esanda, bihar [maiatzak 12] bertan hasiko dela iragarri dute.
San Inazio kalea itxita dagoenetik Bizkaibus zerbitzua ez da Kamiñazpi eta inguruetara ailegatzen, eta arazo horri irtenbidea eman nahian hartu du erabakia. “Kamiñazpiko herritarrak portuko autobus geltokiarekin lotzeko zerbitzu bereziak jarri ditugu martxan, batez ere, Galdakaoko ospitaleko autobusa hartu ahal izateko erraztasunak izatea kontua hartu dugu” adierazi du Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateak.
Udal ordezkariek, ohi modura, Bizkaibusa Kamiñazpin gelditzeko eskaria luzatu diete Bizkaibuseko arduradunei, baina ezezekoa jaso ostean, Herribus
zerbitzua areagotzea erabaki du udalak. “Kamiñazpiko herritarren mugikortasuna garrantzitsua da udalarentzat, eta hori bermatu dadin beharrean jarraituko dugu”.
Ondarroako Herribusaren ordutegi berria
[HONI LOTUTA] ATAL BEREZIA: Ondarroako lur jausia