Bizkaiko Batzar Nagusiek Ondarroako Plaiko Zubixe "berehala" birgaitzeko eskatu dute
Bizkaiko Batzar Nagusiek Ondarroako zubi birakaria birgaitzeko eta etorkizunean zubiaren “artapen egokia bermatzeko” eskaria egin diote Foru Aldundiari. Zehatz esanda, aldundiari Ondarroako Udalagaz lortu beharreko akordioak lortzeko eskatu diote.
Zubia 1927an eraiki zuten, baina une honetan “egoera txarrean” dagoela azaldu du talde mistoak. Taldeko bozeramaileak nabarmendu zuenez, “penagarria” da bere egungo egoera, eta konpontzeko biderik ez aurkitzea. Hori dela eta, lehenengo aldundiaren eta Ondarroko Udalaren arteko akordioa lortu beharko liratekeela, eta horren ostean, egitura konpontzeko “finantzaketa pribatua ere” bilatzea planteatu du.
Proposamenak Podemos Bizkaiaren botoa izan ezik, talde guztien aldeko botoak izan ditu. Proposamenaren edukiagaz ados egon arren, Podemos Bizkaiak bere abstentzioa azaldu du, bere iritziz Ondarroan une honetan “beste lehentasun batzuk” daudela uste dutelako.