Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Ia lau milioi euroko aurrekontua izango du aurten Lea-Artibai Amankomunazgoak

Aintzina Monasterio
Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2016/05/18
Lea-Artibai Amankomunazgoko udal ordezkariek amankomunazkoak 2016rako izango duen aurrekontua onartu berri dute, gehiengoaren adostasunagaz. 3.859.627,18 euroko aurrekontua izango du erakundeak bere jardunerako. “Gehiengoak oniritzia eman dio aurrekontuari, eta adostasun batera ailegatzea lorpena da”, zehaztu du Rakel Elu Lea-Artibai Amankomunazgoaren lehendakariak. Azaldu duenez, kostatu zaie onartzea. Izan ere, alde batetik, Gizarte Kutxan jaitsiera nabarmena egon da laguntzetan, gizarte zerbitzuetako atalean, eta hori asko nabaritu dute. Beste alde batetik, Udal Kutxatik udal denek izan dute dirua bueltatu beharra. Sarrera gutxiago izateak eragin zuzena izan du aurrekontuetan, eta ondorioz, udal guztiei zer edo zertan murriztu beharra ekarri die. “Argi dago diru gutxiago izanda ezin dela dena berdin mantendu”. Udal batzuek beste batzuek baino arazo gehiago izan dituzte, baina, gehienetan zerbitzu guztiak berdin mantentzea onartu dutela azpimarratu du. Bestalde, langileek azken urteetan izoztuta izan dituzten soldatak %1 igotzea erabaki dute. Sarrera eta laguntza gutxiago izan arren, helburua beti ere martxan dauden zerbitzuak eta programak aurrera eroatea izan dela gogora ekarri du Eluk. Gainera, Gizarte Zerbitzuetan eman den Kartera Dekretu lege berriagaz 2017an egokitzapen batzuk egin beharko dituztela aurreratu du. Bertan zehazten diren zerbitzuak ematea derrigorrezkoa izango zaie udalei, eta horietako batzuk Lea-Artibai Amankomunazgoak eta Lea Ibarra Udal Mankomunazgoak elkarregaz eskainiko dituzte. “Horiek emateko aurten ikusiko dugu eskaintzen ditugun zerbitzuetatik zeintzuk diren gure eskumenekoak. Martxan ditugun zerbitzuak eta dekretu horretan zehazten direnak batzordeetan aztertuko ditugu, eta zeintzuk eman ditzakegun edota noraino ailegatzen garen ikusiko dugu”. 5. edukiontzia. Bestalde, ingurumen arloan, zaborren kudeaketaren inguruan bestelako lanketa bat egiten ari dira batzordean. Zerbitzua zelan doan eta zertan hobetu daitekeen aztertzen dabiltza. 5. edukiontzia herri guztietan jartzea adostu dute dagoeneko, eta Gipuzkoan moduan, organiko denen bilketa egitea gailentzen dutela dio, herritarrei bilketa erraztu asmoz: “Herri batzuek badute autokonposta edo auzokonposta, baina herritar denei eman nahi diegu organikoa biltzeko aukera, eta horregatik 5. edukiontzia ezarri nahi dugu”. Aurreko agintaldian Milloi auzoko Andonegin konpost planta egiteko proiektua diseinatu zuten Berriatuak, Lekeitiok, Markina-Xemeinek eta Ondarroak, eta, orain, Bizkaiko?Foru Aldundiagaz harremanetan daude proiektu hori eskualde osoan gauzatzeko: “Proiektu pilotua egin nahi dugu Andonegin, eta aurreko hilean aldundian aurkeztu genuen, eta haren erabakiari itxaroten gaude”. Eskualdeko bi amankomunazgoak elkarregaz ari dira proiektu hori bultzatzen. Proiektua “ondo landuta eta garatuta” dutela kontatu du Eluk. Halaber, gogora ekarri du, gaur egun Lea-Artibaiko ia 1.300 familiak autokonposta edo auzokonposta egiten dutela. Horiek haien organiko guztia kudeatzen dute. Gainera, auzokonpost bati egindako analisietan A motako konposta lortzen dela ikusi dute, kalitate gorenekoa: “Guretzat hori oso garrantzitsua da, eta beste auzokonpostak ere aztertuko ditugu”. Bestalde, Gaztedi Programan eskualdeko hamabi udalerriak daude. Aldundiagaz duten hitzarmen horretan 18-26 urte bitarteko gazteei bideratutako ekimen desberdinak batzen dituzte, esaterako, Gababusa edota Hezkidetza programak. Eluk esan duenez, gizarte zerbitzuetara zein hondakinen kudeaketara bideratzen den dirua optimizatzea lortu nahi dute. “Nabarmendu nahi nuke zein garrantzitsua den eskualdeko herriok elkarregaz joatea, eta zerbitzu hauek elkarregaz emotea; horrek aberastasun handia ematen digu, eta denok izan ditzakegu zerbitzu gehiago, bakarrik emanda baino”. [ELKARRIZKETA] Rakel Elu Amankomunazgoko lehendakariari urtarrilean egindako elkarrizketa.
Erlazionatutako edukiaRakel Elu: "Akordioak lortzeko zabalik nago, baina azpi jokorik barik"

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.