Ekainaren bigarren hamabostaldian amaituko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Markina-Xemeingo Urberuaga auzoko errepideko lanak.
3.167.000 euroko inbertsioa egin du erakundeak errepidea egokitzeko. “Bizkaiko errepide-sarea hobetu eta modernizatzeko Bidesarea Planaren barruko obra horren bidez errepideko estandarrak egokitu dira, 7 m-ko gutxieneko zabalera lortu arte. Bihurguneetako zabalerak ere egokitu dira, eta lehenago zirkulazioa zailtzen zuen eta, are gehiago, ibilgailu astunen arteko gurutzaketak eragozten zituen gutxieneko ratioetako ibilbide bihurgunetsua gainditzea lortu da”, adierazi dute.
Inguruaren orografia malkartsua dela eta,
obra gaitza eta burutzeko konplexua izan dela jakitera eman du aldundiak. “Alde batean Artibai ibaia eta bestean neurriko handiko ezpondak daude, eta lan egiteko espazioa, trafikoa erabat itxi gabe, oso mugatua da. Horregatik guztiagatik, beharrezkoa izan da obrak iraun duen aldi osoan zehar pantailak jartzea lur-erauzketa ibilgailuetarako aldetik bereizteko, eta errei bat ixtea, zirkulazioa txandaka bideratuz. Horiek guztiek eragozpenen bat sortu izan die erabiltzaileei, baina nolanahi ere ezin zen beste era batera egin eta orain eragozpen horiek konpentsatuta geratu dira egindako lanei aterako zaien etekin handiari esker”.
Urberuaga-Plazakola-Berriatua tartearen hobekuntza
Urberuagatik igarotzen den errepidea egokitzeko, errepideko plataforma zabaldu dute neurri handiko lur erauzketak eginez eta Larruskaingo bidegurutzea hobetu dute norabidea aldatzeko biribilgune erdi bat eraikita. Horrez gain, drainatzea, bide-zorua, seinale horizontal eta bertikalak, balizak eta eusteko hormak hobetu dituzte.
Urberuagako lanak.
Urberuagan egindako esku-hartzeak errentagarritasun sozial handia dakarrela adierazi du aldundiak. “Gogora ekarri behar da BI-633 Durangotik Ondarroara doan errepidea dela eta egunero
7.000 ibilgailu inguruko zirkulazio dentsitateari eusten diola, kopuru horretatik, 700 bat kamioiak, Ondarroako portuarekiko bide-lotura nagusia delako”.
Urberuagako zatia amaitzear, errepide horren
hobetze lanekin jarraituko duela aurreratu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Obra amaitu den tokitik Berriaturaino dagoen tartea hobetzen jarraitzeko proiektuaren idazketa amaitzen ari direla azaldu dute, ondoren, obra egiteko. “Jarduera hori ere Bidesarearen 2016-2017 aldirako jarduketen barruan dago sartuta”.