Herritarrei Kamiñaldeko egoeraren berri emateko batzarra deitu du Ondarroako Udalak barikuan [ekainak 3], 17:00etan. Aurrekoan egin modura, Kalare Deuna kofradian egingo da herri batzarra.
Udal taldeak nabarmendu duenez, orain arte egindako
aurrerapenen berri emateko bilera izango da etzikoa. “Kamiñaldeko lur jausiak sortutako egoera dela eta, udalak emandako urratsak eta aurrerantzean eman beharrekoak herritarrekin batera eztabaidatu nahi ditugu. Erabaki asko herriarentzako garrantzitsuak izango dira, eta horien berri herritarrek izan behar dutela pentsatzen dugu”.
Bilera garrantzitsua izango dela azpimarratu dute, eta hala, udalak herritarrei batzarrean parte hartzeko deia luzatu nahi izan die.
[ALBISTE HONEGAZ LOTUTA] Atal berezia: Ondarroako lur jausia